Agenda

Udaberriko dantzaldia

Noiz

2023/05/28 11:00

Non

Baiona, Plaza berdea Mail Chao Pelletier

 

Xaho Pelletier plazan euskal dantzak izango dira, goizeko 11:00etatik aurrera. Ondoren piknika.

 

Irakurri gehiago

Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna

Noiz

2023/05/28 12:00

Non

Beasain

Beasaingo Loinatz jaien barruan, urteroko Dantza Topaketen eguna ospatuko da jaietako azken igandean (maiatzak 28). Aurtengoa XXI. edizioa izango da. Hauexek izango dira aurtengo talde gonbidatuak:

  • Adurtza dantza taldea (Gasteiz)
  • Arrotxapea Dantzan taldea (Iruñea)
  • Etorkizuna dantza eskola (Altsasu)

 

Egitaraua egun osokoa izango da. Goizean, 12:00etatik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; talde batzuk Tren geltokitik (Nafarroa Etorbidea), eta beste batzuk Kale Nagusitik (Basakana tabernaren paretik) hasita. Hiru taldeak 13:30ak aldera elkartuko dira Zubimuzu plazan.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. Eta eguna behar bezala biribiltzeko, 18:30ean, azken kalejira irekia izango da Kale Nagusitik Erauskin plazara.

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

Antolatzaileak: Ostadar Dantza Taldea eta Beasaingo Udala

 

Irakurri gehiago

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVI. Gala

Noiz

2023/05/28 12:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Bi saio:  12:00 + 19:00

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.Edizio honetan ere, ikuskizuna dantza estilo ezberdinez beteko da: neoklasikoa, dantza garaikidea, dantza estilizatua/flamenkoa, claqué, eta dantza neotradizionala.

Hainbat dantza estiloko 12 koreografia aukeztuko dira aurtengo galan hurrengo artisten eskutik: Lucia Lacarra eta Matthew Golding; Ion Agirretxe eta Cristina Casa (Espainiako Dantza Konpainia Nazionala); Baionako Illicite Konpainia; Iker Rodríguez, 2023ko APDG Saria  (Espainiako Dantza Konpainia Nazionala), 2023ko Lausanneko Dantza Saria Millán de Benito eta Arturo Lizana García (Mariemma Dantza Kontserbatorioa), Bilboko M.M.Flamencodantza konpainia, Aukeran Dantza Konpainia (APDG 2023 saria), Malandain Ballet Biarritz eta Bartzelonako Cia Sharon Lavi/Barcelona Tap Dance International Conservatory/Escola Coco Comin D’arts Escèniques.

Irakurri gehiago

Nerea Martinez: Besarkada

Noiz

2023/05/28 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.

Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina.

Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak.

Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018).

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez
  • Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao, Nerea Martínez, Natalia Garcia
  • Txelo-jolea: Amaia Jaio
  • Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
  • Eszenografia: Iñaki Etxeandia
  • Jantzien diseinua: Monica Lavandera
  • Argien diseinua: Francisco Trujillo
  • Testuak: Alfredo García
  • Off ahotsa eta euskarazko bertsioa: Oihane Enbeitia
  • Argazkiak eta bideoa: Jesús Robisco
  • Diseinu grafikoa: Peru Isasi
  • Laguntza eta aholkularitza: Markeliñe

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2023/05/28 19:00

Non

Lezo, Goiko plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Irakurri gehiago