Dokumentuaren akzioak
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVI. Gala
Bi saio: 12:00 + 19:00
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.Edizio honetan ere, ikuskizuna dantza estilo ezberdinez beteko da: neoklasikoa, dantza garaikidea, dantza estilizatua/flamenkoa, claqué, eta dantza neotradizionala.
Hainbat dantza estiloko 12 koreografia aukeztuko dira aurtengo galan hurrengo artisten eskutik: Lucia Lacarra eta Matthew Golding; Ion Agirretxe eta Cristina Casa (Espainiako Dantza Konpainia Nazionala); Baionako Illicite Konpainia; Iker Rodríguez, 2023ko APDG Saria (Espainiako Dantza Konpainia Nazionala), 2023ko Lausanneko Dantza Saria Millán de Benito eta Arturo Lizana García (Mariemma Dantza Kontserbatorioa), Bilboko M.M.Flamencodantza konpainia, Aukeran Dantza Konpainia (APDG 2023 saria), Malandain Ballet Biarritz eta Bartzelonako Cia Sharon Lavi/Barcelona Tap Dance International Conservatory/Escola Coco Comin D’arts Escèniques.
Dokumentuaren akzioak