Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna
- https://dantzan.eus/kidea/OstadarDantzaTaldea/beasaingo-dantza-topaketen-xxi-eguna
- Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna
- 2023-05-28T12:00:00+02:00
- 2023-05-28T23:59:59+02:00
- Beasaingo Loinatz jaien barruan, urteroko Dantza Topaketen eguna ospatuko da jaietako azken igandean (maiatzak 28). Aurtengoa XXI. edizioa izango da. Hauexek izango dira aurtengo talde gonbidatuak: Adurtza dantza taldea (Gasteiz) Arrotxapea Dantzan taldea (Iruñea) Etorkizuna dantza eskola (Altsasu) Egitaraua egun osokoa izango da. Goizean, 12:00etatik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; talde batzuk Tren geltokitik (Nafarroa Etorbidea), eta beste batzuk Kale Nagusitik (Basakana tabernaren paretik) hasita. Hiru taldeak 13:30ak aldera elkartuko dira Zubimuzu plazan. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. Eta eguna behar bezala biribiltzeko, 18:30ean, azken kalejira irekia izango da Kale Nagusitik Erauskin plazara. Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira. Antolatzaileak: Ostadar Dantza Taldea eta Beasaingo Udala
Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna (2023-05-28)
2023/05/28 12:00
Beasain
Beasaingo Loinatz jaien barruan, urteroko Dantza Topaketen eguna ospatuko da jaietako azken igandean (maiatzak 28). Aurtengoa XXI. edizioa izango da. Hauexek izango dira aurtengo talde gonbidatuak:
- Adurtza dantza taldea (Gasteiz)
- Arrotxapea Dantzan taldea (Iruñea)
- Etorkizuna dantza eskola (Altsasu)
Egitaraua egun osokoa izango da. Goizean, 12:00etatik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; talde batzuk Tren geltokitik (Nafarroa Etorbidea), eta beste batzuk Kale Nagusitik (Basakana tabernaren paretik) hasita. Hiru taldeak 13:30ak aldera elkartuko dira Zubimuzu plazan.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. Eta eguna behar bezala biribiltzeko, 18:30ean, azken kalejira irekia izango da Kale Nagusitik Erauskin plazara.
Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.
Antolatzaileak: Ostadar Dantza Taldea eta Beasaingo Udala