Agenda

Lökke: Vibrar

Noiz

2023/04/27 18:00

Non

Bilbo, Okela Sormen Lantegia

* BLV-ART 2023ren barruan.

Bi saio izango dira: 18:00etan eta 20:00etan.

Dardaratzea behin eta berriz ekiteko eta eraldatzeko ariketa da. Beste ariketa baten itzulpena da: martxan dagoen autobus batean, esku bat, errotuladore bat eta paper bat dardaratzean sortzen den marrazkia. Dena dardaratzen da, modu ageriko zein ikusezinean. Okelan zeharreko ibilbidea, bi ikerketa-prozesutako materialak erabiliz: entre 26 y 62 | 62 eta 26 artean eta Hacer Tiempo.  

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Performancea: Koldo Arostegi, Robert Jackson, Oihana Vesga
  • Irudia: Ixiar García
  • Kamara: Etanowski
  • Ekoizpena: Lökke

Irakurri gehiago

Liburu aurkezpena: 10 emakumek, mundua dantzan

Noiz

2023/04/27 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Dantza munduan aitzindariak izan diren 10 emakumeren istorioak jaso ditu Mercedes L. Caballerok Beatriz Apariciok ilustratutako 10 emakumek, mundua dantzan liburuan. Munduko hainbat lekutako 10 emakume dantzari, sortzaile eta iraultzaileren biografiak bildu dituzte modu laburrean eta baita emakume horien lanetik abiatutako ariketak proposatu ere.

Irakurri gehiago

International Ballet Company: Giselle

Noiz

2023/04/27 20:00

Non

Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

International Ballet Companyk, besteak beste Moldavia, Ukraina eta Italiako bakarlariek osatutako konpainia txalotuak, bere 2023ko Udaberriko Biraren barruan balleteko errepertorio klasikoko lan enblematikoenetako batez gozatzera gonbidatzen gaitu: Giselle.

Giselle gazte eder eta hauskor bat hiltzen da, maitasun-desengainua jasan ondoren. Dontzeila hiltzean, basoko gau-izpiritu bihurtuko da, Willi bat. Gau batean, bere Albrecht duke maitea Willisek basoan zigortzen dutenean, Gisellek betiko maitasuna erakutsiz, salbatu egingo du maitemindua Myrtha Willisetako erreginarengandik babestuz.

Irakurri gehiago

BIZI

Noiz

2023/04/27 21:00

Non

Probintzia plaza

Egunerokoan aurre egin beharreko oztopo eta traba guztien aurrean... BIZI

Lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin, auzokideekin... BIZI

Bihar azken eguna izango balitz, musikaz eta dantzaz... BIZI.

BIZI Algara Dantza Taldeak aurtengo Erretretan aurkeztuko duen ikuskizunaren izena da.

BIZI gure egunerokotasunean aurre egin behar diogun guztian oinarrituta dago. Garai latzak bizi izan ditugu, pandemiak eta bere ondorioek oso gogor kolpatu gaituzte, gure bizi-ereduak okerrera egin du egunak aurrera joan ahala, baina dantza da aurrera jarraitzeko gure arrazoia, gure babesa; gurea eta askoz jende gehiagorena.

Hori da guretzat dantza, errutinatik ihes egiteko aukera eta haize freskoa arnastekoa. Hori da, hain zuzen ere, BIZI, eta transmititu nahi duguna: MOMENTUA BIZI, EDOZERI AURRE EGIN ETA BIZI BIZITZA.

Hau eta askoz gehiago izango da BIZI. Hunkitzeko, negar egiteko, barre egiteko eta pentsatzeko aukera emango digun ikuskizuna, azken batean, bizitzeko eta BIZITZAZ gozatzeko aukera.

Guk hori egingo dugu Erretretan. Eta zuk?

Irakurri gehiago