Dokumentuaren akzioak
10 emakumek, mundua dantzan
- Egilea
- Mercedes L. Caballero, Beatriz Aparicio, Nerea Lorente
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Espacio Punto
- Data
- 2023/03/09
Isadora Duncan, Martha Graham, Mary Wigman, Pina Bausch, Anne Teresa De Keersmaeker, Carolyn Carlson, Trisha Brown, Robyn Orlin, Germaine Acogny eta Natsu Nakajima dantzarien bizitzen eta dantzari egindako ekarpenei buruzko zertzeladak aurkituko dituzue ipuin honetan. 10 emakume esanguratsu hauen lana gogora ekarri nahi izan dute egileek, datozen belaunaldiei ezagutza transmititu eta esperimentaziorako eta sorkuntzarako ateak irekitzeko asmotan.
10 kapitulutan dago osatua, bakoitza aipaturiko emakume bati eskainia. Horien bizitza eta obra azaltzeaz gain, kapitulu bakoitzaren bukaeran irakurleak etxean egiteko moduko ariketak proposatzen dira. Sortzaile bakoitzak erabili zituen tresnak, dantzatzeko moduak edota gorputz lengoaiak oinarri hartuta hainbat proposamen praktiko bildu dituzte norberak bere gorputzarekin lantzeko: ispilu aurreko ariketak, gorputz eta aurpegi adierazpenekoak, musikarekin zein isiltasunean egitekoak, inprobisazioa, koreografiak sortzea... Eta amaieran, glosario bat ere aurkituko du irakurleak, liburuan erabili dituzten zenbait kontzepturen esanahia azalduz. 74 orrialdeko liburua da eta bi bertsiotan argitaratu da: euskaraz eta gazteleraz.
Fitxa
- Testua: Mercedes L. Caballero
- Ilustratzailea: Beatriz Aparicio
- Euskaratzailea: Nerea Lorente
- Maketazioa: Janire Orduna
- Proiektua: Espacio Punto de Fuga eta DOOS Colectivo, Eva Guerrero eta Jemima Cano
- Komunikazioa: Eider Zaballa
- Argitalpena: Asociación de danza Fuga
- Inprimatzailea: Another Press
- ISBN: 978-84-09-47572-8
- Lege gordailua: LG BI 53-2023
10 emakumek, mundua dantzan
Mercedes L. Caballero, Beatriz Aparicio, Nerea Lorente
Espacio Punto de Fuga, Bilbo, 2023
Dokumentuaren akzioak