BIZI

  • BIZI
  • 2023-04-27T21:00:00+02:00
  • 2023-04-27T23:59:59+02:00
  • Egunerokoan aurre egin beharreko oztopo eta traba guztien aurrean... BIZI Lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin, auzokideekin... BIZI Bihar azken eguna izango balitz, musikaz eta dantzaz... BIZI. BIZI Algara Dantza Taldeak aurtengo Erretretan aurkeztuko duen ikuskizunaren izena da. BIZI gure egunerokotasunean aurre egin behar diogun guztian oinarrituta dago. Garai latzak bizi izan ditugu, pandemiak eta bere ondorioek oso gogor kolpatu gaituzte, gure bizi-ereduak okerrera egin du egunak aurrera joan ahala, baina dantza da aurrera jarraitzeko gure arrazoia, gure babesa; gurea eta askoz jende gehiagorena. Hori da guretzat dantza, errutinatik ihes egiteko aukera eta haize freskoa arnastekoa. Hori da, hain zuzen ere, BIZI, eta transmititu nahi duguna: MOMENTUA BIZI, EDOZERI AURRE EGIN ETA BIZI BIZITZA. Hau eta askoz gehiago izango da BIZI. Hunkitzeko, negar egiteko, barre egiteko eta pentsatzeko aukera emango digun ikuskizuna, azken batean, bizitzeko eta BIZITZAZ gozatzeko aukera. Guk hori egingo dugu Erretretan. Eta zuk?
BIZI
Noiz

2023/04/27 21:00

Non

Probintzia plaza

Egunerokoan aurre egin beharreko oztopo eta traba guztien aurrean... BIZI

Lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin, auzokideekin... BIZI

Bihar azken eguna izango balitz, musikaz eta dantzaz... BIZI.

BIZI Algara Dantza Taldeak aurtengo Erretretan aurkeztuko duen ikuskizunaren izena da.

BIZI gure egunerokotasunean aurre egin behar diogun guztian oinarrituta dago. Garai latzak bizi izan ditugu, pandemiak eta bere ondorioek oso gogor kolpatu gaituzte, gure bizi-ereduak okerrera egin du egunak aurrera joan ahala, baina dantza da aurrera jarraitzeko gure arrazoia, gure babesa; gurea eta askoz jende gehiagorena.

Hori da guretzat dantza, errutinatik ihes egiteko aukera eta haize freskoa arnastekoa. Hori da, hain zuzen ere, BIZI, eta transmititu nahi duguna: MOMENTUA BIZI, EDOZERI AURRE EGIN ETA BIZI BIZITZA.

Hau eta askoz gehiago izango da BIZI. Hunkitzeko, negar egiteko, barre egiteko eta pentsatzeko aukera emango digun ikuskizuna, azken batean, bizitzeko eta BIZITZAZ gozatzeko aukera.

Guk hori egingo dugu Erretretan. Eta zuk?