Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2022/07/25 10:30

Non

Garai

Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.

Arratsaldeko 18:30etan Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2022/07/25 12:30

Non

Astigarraga, Foru plaza

10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan. 

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2022/07/25 18:00

Non

Villabona, Errebote plaza

Santiago egunez, Villabonako Errebote plazan udal ordezkariek eta Oinkari dantza taldeak soka-dantza dantzatuko dute.

Irakurri gehiago

Ertza: Meeting point

Noiz

2022/07/25 19:30

Non

Arrigorriaga, La Pérgola

Meeting point (Elkargunea) gizakien arteko harremanen inguruko hausnarketa da, dantzaren hizkuntza abstraktuaren bidez adierazitakoa. Ikusleari mugimenduaren bidez azaltzen zaio leku komunaren beharra, non aukera izanen baitugu bestea ezagutzeko, jolasteko, eztabaidatzeko, adiskidetzeko… Interpreteak telebista pantailetan mugitzen dira eta haien artean dantza egiten dute ere. Ikus-entzunezkoek aberasten dute dantzaren bidezko hausnarketa honen agerraldia, pertsonak gizakitzat hartzen eta aldarrikatzen dituena.

Irakurri gehiago