Agenda
Erakusketa: Ezpata Dantzak Maritzuli Konpainia
2022/11/03 10:00
Biarritz, Musée historique
Azaroaren 3tik 24ra. Astearte-larunbat 10:00-12:30 eta 14:00-18:30.
Duela hogei urtez geroztik, Miarritzeko Maritzuli Konpainiak euskal kultur ondarearen balorizazioan dihardu (kantua, dantza, musika, jantziak), kulturaren munduaren zerbitzura, oro har. Konpainiaren ikerketa historiko eta praktiko etengabeei esker, ongi jakin du antzinako jantzi-kode eta dantza-moldeak berpizten eta biziarazten, bere ibilbidean proposatzen dituen ikuskizun eta besta anitzen eremu. Ezpata Dantzak – Les danses d’épées erakusketak Euskal Herriko bestak alaitzen dituzten ezpata-dantza ugarietako batzuk biltzen ditu.
Act Festival 2022: Aspects
2022/11/03 18:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
2022ko ACT Jaialdiaren barruan.
Aspects
Hizkuntza idatziaren esparrua erreferentziatzat hartuta, mugimendua ordenatzen duen arau-eredu bat sortzen da, sintaxiak hizkuntzan egiten duen bezala, eta horri mugimendua gehitzen zaio, hizkuntzak hiztegia eta semantika dituen antzera. Ikusmen eta soinu testuinguruak esanahia sortzen laguntzen du, eta ikuslea horren parte aktiboa da. Espazioa da eredu eta arau, eta dena antolatzen da honen gainean. Zehazki, kuboaren forma geometrikoa da ardatza, eta honen gainean sortzen da mugimendua. Kubo hau biratu, handitu eta murriztu egiten da, piezaren mugimendu-hiztegia osatzen duten hamaika bariazio sortuz. Lanak ikusleak obraren egile gisa duen rol aktiboa jasotzen du, esanahien sortzaile gisa parte hartzea eskatzen baitio.
Konpainia: Almudena Pérez
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Testurik gabe
Kategoria: Dantza
Jatorria: Euskal Herria
Cast: Denis Martínez (Performer); Almudena Pérez (Performer & Choreographer); Unai Barrio (Technician).
Almudena Pérez 2014an estreinatu zen “Le Rouge 6” piezarekin Laban Studio Theatren. 2015ean, “Daedalus” estreinatu zuen Rodadanza Kolektiboaren partaide gisa Madrilen, eta, geroago, SismOFFgraf jaialdian, Oloten. 2017an “Write your Dance” estreinatu zuen Londresko TRIBE Nazioarteko Arte Jaialdian, Madrilgo Juan Galleryk babestuta. 2020an, “Aspects” Harrobia Zentroaren Transizioak programan parte hartzeko hautatua izan zen, eta 2021eko azaroan estreinatu zen Bilboko Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan.
Dantzaldia 2022: Parece nada
2022/11/03 19:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
Azaroak 3, larunbata. 19:00h | Azkuna Zentroa
GUILLERMO WEICKERT | Sevilla
“Parece nada”
Bere lan berrian, Guillermo Weickertek geure izaeraren behatzaile bilakatzera gonbidatzen gaitu: hautemate-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusitakoak) jartzeko ahalegina da lan honen funtsa. Behaketa sinple horretatik abiatuta (geure begiek egiten dutenari begiratzea), eszena, bere biztanleak eta beren mugimenduak birbegiratzeko ariketa planteatzen du, munduari begiratzeko dugun eraren probaleku gisa. Ikusmena ebaluatzeko lau proba orokorren inguruan egituratua da (ikusizko zorroztasuna, errefrakzioa, ikus-eremua eta ikuspegi kromatikoa) eta etengabe ikuslearen arretaren alde borrokatzen ari den telebista pantaila baten laguntzaz, Parece nada-k proposatzen duena da batez ere sortzailearen eta haren ikuslearen topaleku bat, jolas bat, bidaia bat norberaren pertzepzioaren labirintoan barna, begiratzearen intimitatea partekatzeko eta besteari begiratzen uztearen gozamena, bestearekin topo egitearen gozamena, geure burua bestearengan disolbatuz eta geure buruarekin topo eginez.
Parece nada sorkuntza-multzo baten parte da, eta bere ardatz tematikoa da pertzepzio-organoek mugimenduarekin duten harremana: gure zentzumenak munduari irekitzen zaion gure ezagutza-leihoa baldin badira, haien uzkurdura eta behaketa munduarekin lotzen gaituzten eta guregana eramaten gaituzten autoezagutza-ateak dira. Contra ruidos y vibraciones –entzuteari eta aditzeari buruzkoa– edota Tocar con mover –ukimenar eta giza psikeari buruzkoa– dira bere aurretiazko lan batzuk, Guillermoren sormen- eta eszena-hizkuntzaren bilakaera egituratzen dutenak. Oraingo Parece nada honek dakarren bistaren gaiarekin jauzi bat gertatu da haren hizkuntza sortzaile eta koreografikoan.
- Zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Guillermo Weickert
- Eremu eszenikoa, soinua, argiak eta bideoa: Benito Jiménez
- Ekoizpena: El Mandaíto Producciones S.L.
- Diseinu grafikoa: Lugadero
- Fotografia: Marta Morera
- Kamerak: Carlos Bermejo eta Antonio Galisteo
- Egonaldi-lekuak: La Fundición Antzokia eta CICUS - Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla
- Hauen konplizitateaz sortutako ikuskizuna: Teatro Central, Festival Escena Patrimonio eta Segoviako Udala
- Kolaboratzailea: Kultura Ministerioa – INAEM
Act Festival 2022: Uncía
2022/11/03 20:00
Bilbo, Campos Eliseos Antzokia
2022ko ACT Jaialdiaren barruan.
Uncía
Giro onirikoan, erdiguneko puntu bakar baten azpian, forma bat aurkitzen da. Ez da gizakiarena, ezta animaliarena ere: istorioaren narratzailea da. Ipuin bat partekatu nahi du, eskuak bakarrik erabiliz; emakume natibo batek ezezagun bati istorio mitiko bat kontatuko balio bezala, kasu honetan, publikoari. Hasieran, Himalaiako mendietan bizi diren animalietan inspiratutako izaki baten bitartez, interpreteek lehen metamorfosiaren kontzeptua sartuko dute, gizaki izatetik animalia izatera igarotzea aurkeztuz. Argiek eta musikak sortutako giro enigmatikoan, izakia argi-ilunean kokatuko da, publikoarengan ikusten ari denaren inguruko jakingura sortuz.
Konpainia: Danae & Dionysios
Iraupena: 10’
Hizkuntza: Testurik gabe
Kategoria: Dantza
Jatorria: Grezia
Cast: Danae Dimitriadi (Creator & Performer); Dionysios Alamanos (Creator & Performer); ATMA © Stavros Habakis For Onassis Stegi (Photo credit)
Danae & Dionysios Greziako bi artista dira. 2015etik ari dira elkarlanean, eta orain arte hiru ekoizpen sortu dituzte: UNCIA, ATMA eta “Free At Last: Rerooted”. Banaka, Akram Khan Company, ZfinMalta Ensemble, Hellenic Dance Company eta beste hainbat konpainientzat lan egin dute. “UNCIA”, ACT FESTIVAL 2022-n aurkeztuko dutena, 11 herrialde baino gehiagotan aurkeztu da; lehen saria jaso du Rotterdameko RIDCC-n, eta bigarren saria Hannoverreko Nazioarteko Koreografia Lehiaketan. Bere sorkuntzetan, naturaren eta izaki bizidunen arteko harreman harmonikoak proposatzen dituzte, estereotipatutako hierarkia hautsiz. Haien obrek bildu ohi duten giro onirikoak publikoa espazioan eta denboran bidaiatzera eramaten du, ikusleak kaosaren eta ordenaren arteko gatazkaren lekuko bihurtuz.