Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzaldia 2022: Parece nada

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldia 2022: Parece nada

Noiz 2022/11/03
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Azaroak 3, larunbata. 19:00h | Azkuna Zentroa

GUILLERMO WEICKERT | Sevilla

“Parece nada”

Bere lan berrian, Guillermo Weickertek geure izaeraren behatzaile bilakatzera gonbidatzen gaitu: hautemate-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusitakoak) jartzeko ahalegina da lan honen funtsa. Behaketa sinple horretatik abiatuta (geure begiek egiten dutenari begiratzea), eszena, bere biztanleak eta beren mugimenduak birbegiratzeko ariketa planteatzen du, munduari begiratzeko dugun eraren probaleku gisa. Ikusmena ebaluatzeko lau proba orokorren inguruan egituratua da (ikusizko zorroztasuna, errefrakzioa, ikus-eremua eta ikuspegi kromatikoa) eta etengabe ikuslearen arretaren alde borrokatzen ari den telebista pantaila baten laguntzaz, Parece nada-k proposatzen duena da batez ere sortzailearen eta haren ikuslearen topaleku bat, jolas bat, bidaia bat norberaren pertzepzioaren labirintoan barna, begiratzearen intimitatea partekatzeko eta besteari begiratzen uztearen gozamena, bestearekin topo egitearen gozamena, geure burua bestearengan  disolbatuz eta geure buruarekin topo eginez.

Parece nada sorkuntza-multzo baten parte da, eta bere ardatz tematikoa da pertzepzio-organoek mugimenduarekin duten harremana: gure zentzumenak munduari irekitzen zaion gure ezagutza-leihoa baldin badira, haien uzkurdura eta behaketa munduarekin lotzen gaituzten eta guregana eramaten gaituzten autoezagutza-ateak dira. Contra ruidos y vibraciones –entzuteari eta aditzeari buruzkoa– edota Tocar con mover –ukimenar eta giza psikeari buruzkoa– dira bere aurretiazko lan batzuk, Guillermoren sormen- eta eszena-hizkuntzaren bilakaera egituratzen dutenak. Oraingo Parece nada honek dakarren bistaren gaiarekin jauzi bat gertatu da haren hizkuntza sortzaile eta koreografikoan.

  • Zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Guillermo Weickert 
  • Eremu eszenikoa, soinua, argiak eta bideoa: Benito Jiménez 
  • Ekoizpena: El Mandaíto Producciones S.L. 
  • Diseinu grafikoa: Lugadero 
  • Fotografia: Marta Morera 
  • Kamerak: Carlos Bermejo eta Antonio Galisteo 
  • Egonaldi-lekuak: La Fundición Antzokia eta CICUS - Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla 
  • Hauen konplizitateaz sortutako ikuskizuna: Teatro Central, Festival Escena Patrimonio eta Segoviako Udala
  • Kolaboratzailea: Kultura Ministerioa – INAEM

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031