Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Act Festival 2022: Uncía

Dokumentuaren akzioak

Act Festival 2022: Uncía

Noiz 2022/11/03
20:00
Non Bilbo, Campos Eliseos Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

2022ko ACT Jaialdiaren barruan. 

Uncía

 

Giro onirikoan, erdiguneko puntu bakar baten azpian, forma bat aurkitzen da. Ez da gizakiarena, ezta animaliarena ere: istorioaren narratzailea da. Ipuin bat partekatu nahi du, eskuak bakarrik erabiliz; emakume natibo batek ezezagun bati istorio mitiko bat kontatuko balio bezala, kasu honetan, publikoari. Hasieran, Himalaiako mendietan bizi diren animalietan inspiratutako izaki baten bitartez, interpreteek lehen metamorfosiaren kontzeptua sartuko dute, gizaki izatetik animalia izatera igarotzea aurkeztuz. Argiek eta musikak sortutako giro enigmatikoan, izakia argi-ilunean kokatuko da, publikoarengan ikusten ari denaren inguruko jakingura sortuz.

 
 

KonpainiaDanae & Dionysios
Iraupena: 10’
Hizkuntza: Testurik gabe
Kategoria: Dantza
Jatorria: Grezia
Cast: Danae Dimitriadi (Creator & Performer); Dionysios Alamanos (Creator & Performer); ATMA © Stavros Habakis For Onassis Stegi (Photo credit)

 

Danae & Dionysios Greziako bi artista dira. 2015etik ari dira elkarlanean, eta orain arte hiru ekoizpen sortu dituzte: UNCIA, ATMA eta “Free At Last: Rerooted”. Banaka, Akram Khan Company, ZfinMalta Ensemble, Hellenic Dance Company eta beste hainbat konpainientzat lan egin dute. “UNCIA”, ACT FESTIVAL 2022-n aurkeztuko dutena, 11 herrialde baino gehiagotan aurkeztu da; lehen saria jaso du Rotterdameko RIDCC-n, eta bigarren saria Hannoverreko Nazioarteko Koreografia Lehiaketan. Bere sorkuntzetan, naturaren eta izaki bizidunen arteko harreman harmonikoak proposatzen dituzte, estereotipatutako hierarkia hautsiz. Haien obrek bildu ohi duten giro onirikoak publikoa espazioan eta denboran bidaiatzera eramaten du, ikusleak kaosaren eta ordenaren arteko gatazkaren lekuko bihurtuz.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930