Dokumentuaren akzioak
Agenda

Guardiako dantzak
Noiz: 2022/06/29 12:00Non: Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Pedro jaietan dituen dantza hitzorduak: Ekainak 29, San Pedro eguna

Dantzari-dantza
Noiz: 2022/06/29 13:00Non: Berriz
Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dituzte San Pedro egunez. Lehen saioa 13:00etan egingo dute dantzariek eta bigarrena 20:00etan.

Erdizka Lauetan
Noiz: 2022/07/01 20:00Non: Portugalete (Bizkaia) - Solar Plazan
La Virgen de la Guía Festa. Erromeria-dantzak, Dantza-jauziak, Mutil-dantzak... dantzatzeko aukera.

Hitzaldia: Xiberoako dantza modernoa
Noiz: 2022/07/09 10:00Non: Maule, Mediateka
Jon Iruretagoienak Xiberoako dantza modernoari buruzkoa hitzaldia eskainiko du Mauleko mediatekan, maiatzaren 14an, 10:00etan. Idazle, folklorista, etnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunez kontziente izaki, festaren alde ezohikoa azpimarratzen dute. Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta distiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta Europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten Dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/09/09 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Hik Dantza Landu: Marion Castaillet
Noiz: 2022/09/12 18:30Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa “Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du. dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da. Marion Castaillet: Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak. 2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura. 2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du. 2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da. 2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.
2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.
Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du.
Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.
Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian.
2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/09/16 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Hik Dantza Landu: Natalia Fernandes
Noiz: 2022/10/15 10:00Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa Fernandesek sortutako praktika honek, gorputzaren mugimendua perfekzionatzeko erramintak emango dizkigun ikerketa, teknikoki egiteko. Proposatzen den praktika imajinazioaren probokazio bat gorputzari, gorputza prozesu bezala ulertzera estimulatuz mugimenduan dagoen pertsonari, eta mugimendua eraikuntza bat bezala ulertuz. Horretarako, irudi anatomikoen eta metaforikoen bidez egiten da lan teknikoki mugimenduaren hautemate berri bat sortuz eta muskuluen, hezurren eta organoen ohiko patroiekiko askatasunari bide emanez. Natalia Fernandes: Natalia Fernandes dantzaria, koreografoa eta Anatomia Asmatua metodoaren sortzailea da. Brasildarra da, Sao Paolokoa, eta Madrilen bizi da 2017az geroztik. Egun, Jesus Rubio Garmoren Gran Bolero (Max saria 2020) eta Acciones Sencillas produkzioetako interpretea da eta baita Poliana Limaren Las Cosas Se Mueven Pero No Dicen Nada produkziokoa. Bere dantza formakuntza unibertsitate eta eszena garaikide brasildarrean kokatzen da. Alemania, Israel, Espainia, India eta beste hainbat nazionalitateko koreografoekin ere aritu da.

Hik Dantza Landu: Shared Levitation
Noiz: 2022/11/12 10:00Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa Klasea gure kontzientzia bideak irekiz eta gure bikotearekin manipulazio ariketak eta pisu eta egitura ikerketa eta frogak egiten hasten da. Fase honetan arreta berezia jarriko diogu gorputz guztia ariketan jartzeari, geure gorputz-adarren bakartutako lanera mugatu gabe. Lehen atal honetan, jolasak geure alderdirik instintibo eta primitiboena esnatzen laguntzen du, arnasketa fluxu natural elkarbanatu batekin konektatuz. Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat bilatzera motibatzen dugu, baita material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzera. Geure klasearen beste alderdi garrantzitsu bat, rol aldaketa etengabea da (oinarria eta hegalaria, gidaria eta jarraitzailea), parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan. Shared Levitation: Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering. Marion eta Alanek Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.

Hik Dantza Landu: Rober Gómez
Noiz: 2022/12/10 10:00Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa Inprobisazioan eta gorputzaren baldintzapenean oinarritzen diren klaseak dira. Helburua gorputza espazioan prestatzea da, imaginarioa martxan jartzea edozein motako entseguri aurre egiteko. Informazio eta norabide sorta zabal batekin, Roberrek klasea gidatuko du dantza klasikoaren, garaikidearen, yogaren eta gaga teknikaren errekurtsoak erabiliz. Mugimenduari lotuta, erakargarriak diren teknikak izaten jarraitzen dute Roberrentzat. Klaseen ikuspegia, teknika lantzeaz gain eta beroketa lana egiteaz gain, honakoa izango da: zein da gorputzaren sarrerako atea? Egunero gorputz ezberdina izan ohi dugu, uneoro aldatzen eta nekaturik daukagun dantzarion gorputza onartu. Nola lan egin edozein direla baldintzak, edozein egoeratik edo lesiotik. Guztiak gehitu dezake. Gorputz libre edo lesionatu batek erraminta eta ezagutza nahikoa izanik, modu egokian burutu dezake eskatutako lana. Pentsatzen duen gorputza eta intuizioa duen burua. Rober Gómez: Rober Gomez Figueresekoa da, Gironakoa hain zuzen ere. Bartzelonako Institut del Teatren 2005ean dantza garaikidean graduatua eta Suizako Lausanne hiriko Rudra Bèjart eskola famatutik igarotakoa. Bere ibilbide profesionala It Dansan hasten du. IT-n graduondokoa egin ostean, Bonachela Dance Companyn, Galili Dancen, Club Guy and Roni konpainian, Gelabert-Azzopardi konpainian, Staatstheater Oldenburg konpainian, Maura Morales kooperatiban, Staatstheater Mainzen, La Veronalen, Sol Picó konpainian, Siberian…egiten du lan. Errepikatzaile bezala Ballet Konzert Bern konpainian eta Amsterdamgo Goi-mailako Arte Eskolan ere aritu da. Duela lau urte, Hotel Col.lectiu Escènic kolektiboaren zuzendaritza hartzen du, beste interprete eta zuzendari batzuekin batera. Estreinatu berri dute beraien laugarren sorkuntza: Habitación 11: LA HONTE, Lisi Estarasek zuzendua Mercat de les Florsen. Irakasle modura, Nunart Guinardó, La Caldera, Àrea espai de dansa i creació, La Casa del Moviment, Valentziako Goi-Mailako kontserbatorioan, Badalonako Escola Ritmes eta abar luze batean aritu da. Bere dantzarenganako pasioa yogaren ikasketarekin batera egiten du, Asthanga Rocket Yogan formatua baitago. Klase erregularrak ematen ditu Bartzelonan eta penintsula osoan zehar ikastaro trinkoak ematen ditu.
Dokumentuaren akzioak