Noiz:
2026/02/17
19:00
Non:
Kanpezu
Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute.
Noiz:
2026/02/19
19:30
Non:
Bilbo, Arriaga Antzokia
Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarria.
El Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia – Erisioni delakoak, Kaukasoko folklore-talderik zahar eta historikoenak, Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarri bat eskaintzen du, bere dantza ikusgarria eta musika ederra uztartuz. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik ondo zaindutako dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen sorta zabala interpretatzen dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatuz.
Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute —horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak—, baina baita historian zehar bildutako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala babesteko eta biziberritzeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere —UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du—.
Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker —panduria, chonguria, dolia edo salamuria, adibidez—, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari. Dotorezia, energia eta emozioa uztartzen dituen esperientzia artistikoa da horren guztiaren emaitza, Kaukasoko antzinako arimarekin lotzen duena ikuslea.
Talde honek bira arrakastatsuak egin ditu mundu osoan zehar, eta emanaldiak eman ditu Parisen, New Yorken, Moskun, Pekinen eta Madrilen, besteak beste. 2002an Urrezko Diskoa jaso zuen Parisen, eta «Chakrulo» abestiaren interpretazioa NASAk Voyager zundan sartu zuen —1977an bidali zuten espaziora—, giza kulturaren erakusgarri. Kantuaren eta dantzaren bidez, Kaukasoko tradizioak eta balioak modu argi eta hunkigarrian transmititzen ditu taldeak; Georgia oso harro baitago horietaz.
Antzezleak:
- Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia - Erisioni.
Noiz:
2026/02/21
10:00
Non:
Añorga
Goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Karmengo Ama eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia.
Noiz:
2026/02/21
10:00
Baigorrin libertimendua egingo dute martxoaren 5ean, 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Noiz:
2026/02/21
10:00
Non:
Iruñea
Libertimendua eginen dute Iruñeko Arrosadia auzoan, inauterien baitan. 10:00etan hasiko da kalejira Bardenas ostatutik, eta zenbait lekutan eginen dituzte geldialdiak: Pico de Ori estankoan, Hegoalde ikastolan eta Lagun Zaharrak elkartean. Plaza hartzea 12:30ean izanen da, Manuel de Fallan.
Noiz:
2026/02/21
11:00
Non:
Sanfuentes
Goizean, kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.
- Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, zaku-dantza da, bertan mozorroek makilekin saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
- Eguerdian, bazkaria egiten dute eskean lortutakoa partekatuz.
- Arratsaldean, pertsonaia guztiek desfilea egiten dute
*bi larunbatetan ospatzen da jai, batean Gallartan eta bestean Sanfuentesen.
Noiz:
2026/02/21
17:00
Non:
Bakio
Larunbatean, otsailaren 8an, Anarru eguna ospatuko da Bakion.
Arratsaldeko 17:00tan, frontoialdetik hasita, moila puntaraino izango da kalez-kalekoa.
Geldiuneak egingo dira zahagi-dantza eta anarruen zortzikoa dantzatzeko, Tabernaldeko frontoian bertan, udaletxeko plazan eta Arezabaleko plazan. Azken honetan emango zaio amaiera, Joseosturen erretzearekin.
Noiz:
2026/02/21
19:30
Non:
Saratsu
Noiz:
2026/02/22
09:00
Non:
Altzürükü
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Noiz:
2026/02/26
11:30
Non:
Arantza
Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.
Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.