Dokumentuaren akzioak
Agenda
Erakusketa: Danseurs, Kaskarotak eta Bolantak
Noiz: 2026/03/03 10:00 ${linebreak} 2026/04/01 18:30Non: Miarritze, Historia Museoa
Maritzuli Konpainiak Danseurs, Kaskarotak eta Bolantak erakusketa berria aurkeztuko du martxoaren 3tik apirilaren 1era, Miarritzeko Historia Museoan. XVI.mendetik gaurko dantzarietara, bildutako lekukotasunek dantzarien funtzioak eta gaurko dinamikak argitaratzen dituzte. Astelehenetik ostiralera: *Aurkezpen eguna martxoak 5ean, 18:30ean Historia Museoan.
Aristerrazuko erromeria
Noiz: 2026/03/22 18:00Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Laja eta Lutxurdio.
Blanca Arrieta: Notwithstanding (Unplugged)
Noiz: 2026/03/22 19:00Non: Bilbo, La Fundición
Blanca Arrietaren konpainiaren jardunbidean funtsezkoak diren bi piezaren berrestreinaldia, tarterik gabeko saio bakar batean. Jatorriz espazio handietarako pentsatuta badaude ere, oraingoan modu intimoagoan birformulatzen dira, eta keinua, erritmoa eta etenaldia elkarrekin doitu egiten dira, gorputzarekiko hurbiltasun handiagoa erakusteko eta, horrekin batera, onberatasun sakonagoa eta zuzenagoa ere. 360 eta Notwithstanding –orain Notwithstanding (Unplugged) izendatua– lanek ikerketa bera dute: fisikoaren eta soinudunaren arteko ezkutuko egitura. 360 dantza bakar-saio bat da. Laura Cobok dantzatzen du, gorputza paisaia poetikotzat hartzen duen Inger Christensenen Alfabeto poemaren pasarte batean oinarrituta. Notwithstanding (Unplugged) dantza eta antzerkiaren arteko duoa da, Robert Jacksonek eta Gabriel Ocinak antzezten dutena, Samuel Becketten Worstward Ho testuaren zuzeneko irakurketa txertatuta. Fitxa artistikoa:
Dantzerti: Egin bedi zure nah-ia
Noiz: 2026/03/24 18:30Non: Bilbo, Azkuna Zentroa
Asier Zabaletaren zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko. Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dute, eta haien askatasuna zenbateraino murrizten duen aztertuko dutu. Zeintzuk dira IAren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea? Fitxa Artistikoa: Bi saio: 18:30 + 20:00
Dantzerti: Egin bedi zure nah-ia
Noiz: 2026/03/25 19:00Non: Eibar, Coliseo Antzokia
Asier Zabaletaren zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko. Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dute, eta haien askatasuna zenbateraino murrizten duen aztertuko dutu. Zeintzuk dira IAren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea? Fitxa Artistikoa:
Uikan: TOC (entsegu irekia)
Noiz: 2026/03/25 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Liburutegi bateko isiltasun ordenatuan, non soinu guztiak anplifikatuta diruditen, TOC edo nahasmendu obsesibo-konpultsiboa dutenek erronka ugari topatzen dituzte. Beste batzuek isiltasunean irakurtzen eta azpimarratzen duten bitartean, gaitza duen pertsonaren burua pentsamendu tematiz beteta dago: orrialdeak "gaizki" pasatzeari beldurra, arnasa ozenegi hartzeari beldurra. Keinu guztiak berrikusten, errepikatzen, zuzentzen dira. Ikasketak poliki-poliki aurrera egiten du, inoiz benetan baretzen ez den antsietatea baretzen saiatzen diren erritual ikusezinek zatikatuta. Horrela, liburutegia, kontzentrazioaren eta ezagutzaren sinboloa, barne borrokaren espazio bihurtzen da, non ikastea ez den ikastea bakarrik, baita norberaren buruari aurre egitea ere.
Maskaradak 2026
Noiz: 2026/03/28 09:00Non: Aloze
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
Maskaradak 2026
Noiz: 2026/04/05 09:00Non: Hoki

Noiz: 2026/04/12 09:00Non: Gamere

Mintegia + Mazurka gauak
Noiz: 2026/04/17 18:30Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
MINTEGIA Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen Gaurko gaiak: Ondoren, atsedena (tortilla) eta dantzalditxoa (Mazurka gauak) Parte hartzea: 10,00 euro Laguntzailea: Elgetako Udala
Dokumentuaren akzioak