Dokumentuaren akzioak
Ezpalak jaialdia: zaldikoen dantzak
Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia maiatzaren 27 eta 28an ospatuko da. Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko zaldikoen salto eta brinkoak ikusi ahal izanen dira Iruñea eta Eibarko kaleetan. Cournonterral, Bartzelona, Biarritz, Beasain, Lantz, Eibar eta Iruñeko zaldiko-dantzariak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzak 27, eguerdiko 12:30etan Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzak 28, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.
Ezpalak 2017 - Zaldikoak
Iruñea. Maiatzak 27, larunbata
12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:
Eibar. Maiatzak 28, igandea (52. Euskal Jaia)
12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.
12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:
17:00etan erromeria Errebal taldearekin.
Dokumentuaren akzioak