Euskal Herriko Dantza Agerketa
- https://dantzan.eus/agenda/euskal-herriko-dantza-agerketa-4
- Euskal Herriko Dantza Agerketa
- 2015-09-19T19:00:00+02:00
- 2015-09-19T23:59:59+02:00
- Euskal Herriko dantza agerketaren 43. edizioa. 2015eko talde gonbidatuek, denak Euskal Herrikoak izanagatik ere, dantza molde ezberdinak eramango dituzte Basaurira: Eltziegoko dantza taldeak Arabako dantzetan murgilduko du ikuslea pasacalles, la danza, cuatro calles, arbol eta jota dantzekin. Irailaren 8an Plazako Ama Birjinaren omenezko prozesioan egiten dituzte dantza hauek. Antzuolako Oinarin taldeak trokeo-dantzak eta sorgin-dantza eramango ditu Bizkaia aldera. Hauekin batera baita hartza, hezitzailea eta tximinoa pertsonaiak ere. Aurrera dantza taldeak Leitzako ezpata-dantza eta ingurutxoa egingo ditu. Zubietako Joaldunek Nafarroako herriko inauteria eramango dute Basaurira. Baigorritik Behe Nafarroako dantzak eramango dituzte Arrola dantza taldekoek Dantza Agerketara; Dantza-jauziak, kontra-dantza eta soka-dantza. Deustuko andrek urtero San Jose egunez soka-dantza egiten dute meza ostean. Informazio gehiago: Euskal Herriko Dantza Agerketa 2015 [Albistea]
Noiz
2015/09/19 19:00-23:59
Non
Basauri, Bizkotxalde parkea
Euskal Herriko dantza agerketaren 43. edizioa. 2015eko talde gonbidatuek, denak Euskal Herrikoak izanagatik ere, dantza molde ezberdinak eramango dituzte Basaurira:
- Eltziegoko dantza taldeak Arabako dantzetan murgilduko du ikuslea pasacalles, la danza, cuatro calles, arbol eta jota dantzekin. Irailaren 8an Plazako Ama Birjinaren omenezko prozesioan egiten dituzte dantza hauek.
- Antzuolako Oinarin taldeak trokeo-dantzak eta sorgin-dantza eramango ditu Bizkaia aldera. Hauekin batera baita hartza, hezitzailea eta tximinoa pertsonaiak ere.
- Aurrera dantza taldeak Leitzako ezpata-dantza eta ingurutxoa egingo ditu.
- Zubietako Joaldunek Nafarroako herriko inauteria eramango dute Basaurira.
- Baigorritik Behe Nafarroako dantzak eramango dituzte Arrola dantza taldekoek Dantza Agerketara; Dantza-jauziak, kontra-dantza eta soka-dantza.
- Deustuko andrek urtero San Jose egunez soka-dantza egiten dute meza ostean.
Informazio gehiago: Euskal Herriko Dantza Agerketa 2015 [Albistea]
