- 18:15: Maritzuli konpainiaren jantzi erakusketaren estreinaldia
- 19:15: Xabier Itçainaren mintzaldia Kabalkadak Irisarri eta inguruetan: ikuspegi historiko bat gaiaren inguruan
Tokiak atxikitzeko (leku mugatuak): 06 58 23 62 20 (Jokin)
Dokumentuaren akzioak
Bi saio: 18:00 eta 20:30 *2025eko Bilboko Kalealdiaren barne. Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean... Fitxa artistikoa:
Tokiak atxikitzeko (leku mugatuak): 06 58 23 62 20 (Jokin)
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!" *Eguraldi txarrarekin, Azokan
*Kalerki 2025 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barne. Hitz gutxitan bidaia emozional bat da, gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bidez Pieza berria eta bakarra izango da interpretatzen den bakoitzean. Aldaketa- eta bilakaera-prozesu bat izango da IRAUN, azken finean, geure buruaren bertsio berri baterantz.
hausnartzera gonbidatzen gaituena. Eraldaketaren edertasunarekin batera, oraingoan, Neønymus diziplina anitzeko artistak sortutako soinu-espazioa dator. Sortzaile honek bere ahots guztiz pertsonala teknologia eta tresna ezohikoen konbinazio ausart batekin fusionatzen du (hezurrezko txiruletatik sardexkatara). Amaia Elizaran konpainiaren lan berria esperientzia zirraragarria eta eraldatzailea izango da, eta ikuslearekin konektatuko duena hiru osagai batuz: dantzaren espresibidadea eta ikusgarritasun fisikoa, proposamen musikal imitaezina eta inprobisazio maila handia. IRAUNen hirugarren zutabea den hau -inprobisazioaren aldeko apustua- Amaia Elizaran konpainiaren proposamen artistikoan etengabekoa da eta orain beste aurrerapauso bat ematen du.
*Lekeitioko Kaleka 2025 - Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren barne. Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da. Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz. Fitxa artistikoa:
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.
Proiektu honetan, Jon Maya eta Andrés Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, haietan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak uztartze nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarra lagun dute oholtzan. Fitxa artistikoa:
Gipuzkoa izenaren lehen erreferentzia idatziaren 1000. urteurrena soka-dantzan ospatuko da larunbat honetan Tolosan. Aurreskua plazaratuko dute Gipuzkoako herri-erakundeetako buruek, beraz, sokan eskuz esku dantzatuko dira Eider Mendoza Larrañaga buru dutela, eta eskutik direla Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidentea, bai eta Gipuzkoako herrietako alkateak ere. Uztailaren 5ean, larunbatean, 12:00etan Tolosako Euskal Herria plazan egingo da soka-dantza. Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzariek lagunduko diete sokan agintariei eta Tolosako txistulari bandaren doinu eta erritmora arituko dira. Ikerfolk elkartea arduratu da antolaketaz, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Tolosako Udalarekin elkarlanean.
Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean.
*2025eko Getxo Eszena Kalean jaialdiaren barne. Ikuskizun ibiltaria. Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 48. edizioan, Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak Areetako kaleak girotuko dituzte musika ibiltariaren ikuskizun alai honekin. Publikoak New Orleans-en girotutako dixie-band batera egokitu diren euskal abesti eta dantzez gozatuko du. Gure kaleak alaitzeko prest datoz dantzaren plazera partekatzeko!
*Kalerki 2025 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barne. BURNT Gero eta gehiago eskatzen duen ispilu sozialaren aurrean, dagoen estrategia bakarra aurreko gauean baino distiratsuago izatea da.
Dokumentuaren akzioak