Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

La coja dansa: Deshielo

La coja dansa: Deshielo

Noiz: 2020/10/30 18:00
Non: Errenteria, Niessen

"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: The Big Game

Olatz de Andres: The Big Game

Noiz: 2020/10/30 20:00
Non: Eibar, Coliseo Antzokia

The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
  • Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
  • Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
  • Argiak: Octavio Más
  • Soinua: Marc Cano
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanessa Fuentes
  • Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
  • Banaketa: Lŏkke
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
  • Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

Larrua: Otsoa

Noiz: 2020/10/30 20:15
Non: Zornotza

Otsoa… garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.

Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.

Gehiago irakurri

Inpernuko Poza Trikitixaren XVIII. Jardunaldia

Inpernuko Poza Trikitixaren XVIII. Jardunaldia

Noiz: 2020/10/31 12:00
Non: Tolosa, Kultur Etxea

Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube eta Aritz Ibañez erromerien inguruan arituko dira Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako XVIII. Jardunaldia Tolosako Kultur Etxean egingo da urriaren 31n.

Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Hitzaldia

  • Eguna: Urriak 31, larunbata
  • Ordua: 12:00-13:30
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
  • Hizlariak: AIKO taldea – Sabin Bikandi eta Patxi Laborda

 

Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Mahai ingurua

  • Eguna: Urriak 31, larunbata
  • Ordua: 16:30-18:00
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
  • Mahai ingurua: Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube
  • Moderatzailea: Aritz Ibañez

 

*Azken egunetako neurriak direla eta egoerak horrela eskatuta Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dira. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Sare sozial hauetako konturik ez badaukazu ere, Facebookeko kontua edonorentzat irekia izango da.

Gehiago irakurri

La Veronal: Voronia

La Veronal: Voronia

Noiz: 2020/10/31 19:00
Non: Iruñea, Gaiarre Antzokia

La Veronal konpainiak Vorona lana eskainiko du. Gaizkiaren enigma argitu nahirik, munduko haitzulo sakonenean sartuko gara, Voronia izenekoan. Esanezinaren alegoria da hori: hutsune bat, axolagabetasun beldurgarri baten egoitza, eta bertan eratzen da gizateriak ongia eta errugabetasuna era guztietako indarkeriaren aitzakiatzat hartzeko duen joera sutsua.

- Egilea eta koreografoa: Marcos Morau

- Dantzariak: Joaquín Collado, Rober Gómez, Jon López, Ariadna Montfort, Lorena Nogal, Shay Partush, Manuel Rodríguez, Marina Rodríguez, Giacomo Todeschi, Diesgo Tortelli, Sau-Ching Wong

Gehiago irakurri

Dantzaz: #56

Dantzaz: #56

Noiz: 2020/10/31 19:00
Non: Iruñea, Baluarte

#56 da DANTZAZen proposamen berria, eta Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz: 2020/10/31 20:00
Non: Orio

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Loser

Osa + Mujika: Loser

Noiz: 2020/10/31 20:00
Non: Donostia, Gastezena

OSA+MUJIKA konpainia Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren topaketa artistikoaren ondorioz sortzen da, sormenezko bi mundu baturik, dantza eta eszenografia/jantziak. Loser pieza, hausnarketa bat da milenialen inguruan, beren harreman sozialak, sareekiko duten mendekotasuna eta gizarteak berauengan duten itxaropenen gainean: «Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; ez naiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik. Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egia sakona izkutatzen du: zoriontasun eza».

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Gorpuztu Laburra + The man who travelled nowhere in time + Guztairen amaiera

Doos Colectivo: Gorpuztu Laburra + The man who travelled nowhere in time + Guztairen amaiera

Noiz: 2020/10/31 20:00
Non: Lasarte, Manuel Lekuona

Eva Guerreroren Doos Colectivok bi dantza pieza eta bideo-dantza bat aurkeztuko ditu. Lehenengo, Gorpuztu laburra da, Leire Otamendik dantzatuko duen soloa. Gero, Kyra Jean Green sortzailearen The man who travelled nowhere in time lana proiektatuko da eta bukatzeko, Guztiaren amaiera pieza eskainiko dute Aritz Lopezek eta Leire Otamendik.

Gorpuztu laburra

Gorpuztu laburrak oreka bilatzeari buruz hitz egi-ten du. Lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko borroka da. Erlijio jakin batzuetan gorpu-tzaren erabilerari buruzko ikerketa batetik sortu zen

The man who travelled nowhere in time

Quebeceko Molekula bideodantzen aukeraketatik aukeratutako bideoa. Doos Colectivo 2020ko udazkenean Euskadiko antzokietan erakustenibili da, Euskadi-Quebec proiektuaren laguntzari esker. Eusko Jaurlaritzaren eta Etxepare Institutuaren ba-besa du proiektu horrek.

Guztiaren amaiera

Guztiaren amaiera gure harreman moduez ari da; aztertzen du nola hartzen ditugun erabakiak eta nola eragiten dioten erabaki horiek alboan dugun pertsonari. Une jakin bat du hizpide, erritmo galtzen duzun une hori: dena hankaz gora jartzen dela sentitzen duzu une horretan, baina hala ere aurrera jarraitzen duzu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Hizpide ditu inertzia eta burugogorkeria, kontrol falta, aberetasuna, gertatzea nahi genukeena eta benetan gertatzen ari dena.

Gehiago irakurri

Gorria

Gorria

Noiz: 2020/10/31 20:30
Non: Ondarroa, Goikozini

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031