Dokumentuaren akzioak
Agenda

Karrikaldi: Bilaka
Noiz: 2025/07/09 19:00Non: Baiona, Jacques-Portes plaza
Bilaka taldearen Bilabal dantzaldia.

Karrikaldi: Leinua eskola
Noiz: 2025/07/10 16:30Non: Baiona, Jacques-Portes plaza
Leinua eskolaren eskutik dantza emanaldia.

Karrikaldi: Makilari lehiaketa
Noiz: 2025/07/11 16:30Non: Baiona, Jacques-Portes plaza
Iparraldeko makilari lehiaketa.

Karrikaldi: Leinua
Noiz: 2025/07/12 16:30Non: Baiona, Jacques-Portes plaza
Leinua taldearen eskutik dantza emanaldia.

Aitzindariak: Aitzina Biga
Noiz: 2025/07/12 21:00Non: Atharratze-Sorholüze, Errebotean
Ikusgarri honetan zuberotar dantza tradizionalak, dantza berriak, antzerkia, bertsoak eta kantuak izango dira. Aitzina Biga ikusgarriak 107 parte hartzaile bilduko ditu: 52 dantzari, 29 kantari, 9 antzerkilari, 2 bertsolari eta 15 musikari. 2006an Aitzindariak elkarteak, Zuberoako dantza taldeak batzen dituenak, Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar ari izan ziren dantzan, antzerkian edo kantan. Hari segida emanez, zuberotarren arteko trukaketen bultzatzeko, ikusgarri berri bat proposatzeko beharra sentitu dute 2025eko udaberrian.Aitzina Biga

Karrikaldi: Orai bat
Noiz: 2025/07/13 16:30Non: Baiona, Jacques-Portes plaza
Orai bat taldearen eskutik dantza emanaldia.

Sanferminetako trokeo-dantzak
Noiz: 2025/07/14 13:00Non: Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute. Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte: Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Aurreskua
Noiz: 2025/07/16 12:30Non: Markina-Xemein
Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

Brokel-dantza
Noiz: 2025/07/16 18:00Non: Añorga
Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik.

Mairuaren alardea
Noiz: 2025/07/19 19:00Non: Antzuola
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.
Dokumentuaren akzioak