Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Jantzari

Jantzari

Noiz: 2021/04/13 18:30
Non: Oñati, Santa Ana

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu duen Udaberriko Euskal Jaiaren baitan. 

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna 

Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa

  • Data: Apirilak 13, asteartea, 18:30ean
  • Tokia: Oñati, Santa Ana
  • Sinopsia: 2018an neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz ordurarte beti gizonek bakarrik egin zuten ezpata-dantza egitera atera zen Iurretan. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza taldea. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria.
  • Fitxa teknikoa: Iurretako Dantzariak, Anboto Komunikabideak, Bideografik.
  • Iraupena: 68 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Zuzendaritza eta gidoia: Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias
  • Errealizazioa: David Maeztu eta Xabier Zabala.

Gehiago irakurri

Jantzari

Jantzari

Noiz: 2021/04/14 19:00
Non: Eibar, Kezka garajea

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu duen Udaberriko Euskal Jaiaren baitan. 

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna 

Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa

  • Data: Apirilak 14, asteazkena, 19:00etan
  • Tokia: Kezka Garajea (Bista Eder 12, Eibar).
  • Aforo mugatua. Sarrerak (dohain) erreserbatzeko: kezka@dantzan.com
  • Sinopsia: 2018an neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz ordurarte beti gizonek bakarrik egin zuten ezpata-dantza egitera atera zen Iurretan. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza taldea. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria.
  • Fitxa teknikoa: Iurretako Dantzariak, Anboto Komunikabideak, Bideografik.
  • Iraupena: 68 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Zuzendaritza eta gidoia: Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias
  • Errealizazioa: David Maeztu eta Xabier Zabala.

Gehiago irakurri

Maria M: Cabeza de Vaca

Maria M: Cabeza de Vaca

Noiz: 2021/04/14 19:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Club

María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Álvar Núñez Cabeza de Vaca esploratzaile eta konkistatzaile espainiarraren ondorengoa. Hark esploratu zuen Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea, eta lehen europarra izan zen Iguazuko ur-jauzietara iristen.

Proiektu berri honetan, berriro abiatzen naiz identitate baten bila; oraingoan, nire arbasoaren bidaia baliatzen dut aurreko lanetako obsesio berei ekiteko: sorkuntza-prozesua bidaia eraldatzaile gisa, eta giza izatearen absurdoari zentzua aurkitzeko beharra.

Gehiago irakurri

Maria M: Cabeza de Vaca

Maria M: Cabeza de Vaca

Noiz: 2021/04/15 19:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Club

María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Álvar Núñez Cabeza de Vaca esploratzaile eta konkistatzaile espainiarraren ondorengoa. Hark esploratu zuen Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea, eta lehen europarra izan zen Iguazuko ur-jauzietara iristen.

Proiektu berri honetan, berriro abiatzen naiz identitate baten bila; oraingoan, nire arbasoaren bidaia baliatzen dut aurreko lanetako obsesio berei ekiteko: sorkuntza-prozesua bidaia eraldatzaile gisa, eta giza izatearen absurdoari zentzua aurkitzeko beharra.

Gehiago irakurri

Oñatz 50: Duguna eta Iurretako dantzariak

Oñatz 50: Duguna eta Iurretako dantzariak

Noiz: 2021/04/17 18:00
Non: Oñati, plazako pilotalekuan

Iruñeko Duguna dantza taldea eta Iurretako dantzariak Oñatin izango dira Oñatz dantza taldearen 50. urteurrenaren baitan. Arratsaldeko 18:00etan, plazako pilotalekuan. Sarrerak eskuragarri izango dira oñati.eusen eta Txokolateixan, 5 euroren truke.

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia

Noiz: 2021/04/23 19:00
Non: Sutegiko auditoriuma

Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazioa, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du.

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Ekitadirako sarrerak usurbilkultura.eus plataformak eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: Tranpaldo irekia

IX. Usurbilgo dantza eguna: Tranpaldo irekia

Noiz: 2021/04/24 16:30
Non: Artzabalgo frontoian

Garai aldrebes hauetan jendeari dantzatzeko aukera emateko, Orbeldi dantza taldeak Tranpaldo irekia ekitaldia hartu du.

Parte-hartu nahi dutenentzat:

  • Gehienez 6 pertsonako taldeak osatu behar dira.
  • Musika eta dantza estiloa librea izango da.
  • 2013. urtean edo lehenago jaiotakoak parte-hartu dezakete.
  • Izen-ematea usurbildantza@gamil.com helbidera taldearen izena eta parte-hartzaileen izen-abizenak bidalita egingo da. Azken eguna apirilak 17 izango da.

 

Ekitaldia ikusteko, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke sarrerak.

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Zorotan bele' herri ikuskizuna

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Zorotan bele' herri ikuskizuna

Noiz: 2021/04/24 19:30
Non: Oiardo kiroldegia

Orbeldi dantza taldearen urteko zita garrantzitsuenetakoa da dantza eguna borobiltzeko sortzen duen ikuskizuna.

Herriko musikarien laguntzaz eta Sorotan Bele talde ezagunaren musika oinarritzat hartuta, taldean sortutako dantza koreografiez gozatzeko aukera emango zaio kiroldegira gerturatzen denari.

Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Mutu' dantza ikuskizuna

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Mutu' dantza ikuskizuna

Noiz: 2021/04/25 18:00
Non: Sutegiko auditoriuma

"Zenbat unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte, eta, beste zenbaitetan ez dago zer esanik..."

MUTU komunikazioko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen. Erlazio pertsonalek jasaten dituzten eraldaketen isla da.

Giza-erlazio zuzenen gainbeheraren irudia.

  • Konpainia: Myriam Perez Cazabon.
  • Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Eneko Gil eta Myriam Perez Cazabon.
  • Musika: Maite Arroitajauregi - Mursego.
  • Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga.
  • Iraupena: 45 minutu.

 

Sarrerak, 5 €, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

Caminate Proiektua: Ez

Caminate Proiektua: Ez

Noiz: 2021/04/25 19:00
Non: Donostia, Gazteszena

Ez ikuskizunaren estrenaildia. Sortutakoak 17 egonaldiaren emaitza da, Dantza-Performace ikuskizuna da.

Askatasun-egoeran, aurkitzen dugu libre izatea libre ez izatea baino askoz zailagoa dela". Ana Blabdiana

Informazio gehiago: Oihana Varela

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
« Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031