Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Gipuzkoako agintarein soka-dantza

Gipuzkoako agintarein soka-dantza

Noiz: 2025/07/05 12:00
Non: Tolosa, Euskal Herria plaza

Gipuzkoa izenaren lehen erreferentzia idatziaren 1000. urteurrena soka-dantzan ospatuko da larunbat honetan Tolosan. Aurreskua plazaratuko dute Gipuzkoako herri-erakundeetako buruek, beraz, sokan eskuz esku dantzatuko dira Eider Mendoza Larrañaga buru dutela, eta eskutik direla Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidentea, bai eta Gipuzkoako herrietako alkateak ere.

Uztailaren 5ean, larunbatean, 12:00etan Tolosako Euskal Herria plazan egingo da soka-dantza. Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzariek lagunduko diete sokan agintariei eta Tolosako txistulari bandaren doinu eta erritmora arituko dira. Ikerfolk elkartea arduratu da antolaketaz, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Tolosako Udalarekin elkarlanean.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2025/07/05 13:00
Non: Elgeta

Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean. 

Gehiago irakurri

Euskorleans eta Kukai

Euskorleans eta Kukai

Noiz: 2025/07/05 18:30
Non: Getxo

*2025eko Getxo Eszena Kalean jaialdiaren barne.

Ikuskizun ibiltaria. 

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 48. edizioan, Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak Areetako kaleak girotuko dituzte musika ibiltariaren ikuskizun alai honekin. Publikoak New Orleans-en girotutako dixie-band batera egokitu diren euskal abesti eta dantzez gozatuko du. Gure kaleak alaitzeko prest datoz dantzaren plazera partekatzeko!

  • Irteera: Areetako Bizkaiko Zubia.
  • Helmuga: Areetako Geltokia plaza.
  • Hizkuntza: testurik gabe.
  • 120 min.

 

Gehiago irakurri

Lasala: Burnt

Lasala: Burnt

Noiz: 2025/07/05 21:00
Non: Zarautz, Frontoi Txiki

*Kalerki 2025 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barne.

BURNT

Gero eta gehiago eskatzen duen ispilu sozialaren aurrean, dagoen estrategia bakarra aurreko gauean baino distiratsuago izatea da.

  • Lasala (Euskal Herria)
  • 21:00 (14 min)
  • Dantza

 

Gehiago irakurri

Enbata: Enbata Urraska

Enbata: Enbata Urraska

Noiz: 2025/07/05 21:30
Non: Lekeitio, Talako Heliportua

*Lekeitioko Kaleka 2025 - Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren barne.

ENBATA URRASKA hitzaldi performatibo bat da, 9 eszena laburretan oinarritua. Inauterietako pertsonaiekin, satiraren bidez immigrazioa eta lan gaixotasuna jorratzen ditu, egungo paradoxak agerian utziz.

Gehiago irakurri

San Martzial erromeria

San Martzial erromeria

Noiz: 2025/07/06 10:00
Non: Bergara, San Martzial

San Martzial (ekainaren 30a) ondorengo lehen igandean erromeria izaten da urtero Bergarako izen berbereko ermita inguruan. Erromeria egun horretan, eguerdi aldean, aurreskua edo soka-dantza dantzatzeko ohitura dago.

Gehiago irakurri

Lesakako dantzak

Lesakako dantzak

Noiz: 2025/07/07 08:30
Non: Lesaka

Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.

08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.

10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du.

Meza ondotik, 12ak inguruan, Bandera dantzatzen da eta ondoren Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa abiatzen da. Prozesioa, Plazatik pasatzean zeharkakoa dantzatuko da eta prozesioan zehar ere beste behin dantzatzen da.

Bigarren zehazkakoaren ostean prozesioa, dantzarien erritmora elizara bueltatzen da Fermin Zaindariaren irudia bertan uzteko eta ondoren guztiak Onin errekaren ertzera jeisten dira, bertan zubigainekoa dantzatzen baita.

Amaitzean bandera dantzatzen da Onin errekaren zubi batean eta ondotik dantzariak Plaza Zaharrera gerturatuko dira makilgurutze eginez eta bertan udalbatzari zubia egiteko. Horrela, ikurra Herriko etxera igotzen duten. Azkenik, hirugarren eta azken aldiz dantzatzen da zeharkakoa.

18:00etan ezpata-dantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

 

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

Sanferminetako trokeo-dantzak

Noiz: 2025/07/07 14:00
Non: Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Aitzindariak: Aitzina Biga

Aitzindariak: Aitzina Biga

Noiz: 2025/07/12 21:00
Non: Atharratze-Sorholüze, Errebotean

Ikusgarri honetan zuberotar dantza tradizionalak, dantza berriak, antzerkia, bertsoak eta kantuak izango dira. Aitzina Biga ikusgarriak 107 parte hartzaile bilduko ditu: 52 dantzari, 29 kantari, 9 antzerkilari, 2 bertsolari eta 15 musikari.

2006an Aitzindariak elkarteak, Zuberoako dantza taldeak batzen dituenak, Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar ari izan ziren dantzan, antzerkian edo kantan. Hari segida emanez, zuberotarren arteko trukaketen bultzatzeko, ikusgarri berri bat proposatzeko beharra sentitu dute 2025eko udaberrian.

Aitzina Biga

  • Apirilak 19, larunbata: Maule-Lextarre, 20:30ean, Jai Alain.
  • Maiatzak 1, osteguna: Biarritz, 18:30ean, Gare du Midin.
  • Maiatzak 24, larunbata: Arrasate, 19:00etan, Amaia Antzokian.
  • Maiatzak 31, larunbata: Iruñea, 19:00etan, Baluartenn
  • Uztailak 12, larunbata: Atharratze-Sorholüze, 21:00etan, Errebotean

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

Sanferminetako trokeo-dantzak

Noiz: 2025/07/14 13:00
Non: Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930