Dokumentuaren akzioak
Agenda

San Martzial erromeria
Noiz: 2025/07/06 10:00Non: Bergara, San Martzial
San Martzial (ekainaren 30a) ondorengo lehen igandean erromeria izaten da urtero Bergarako izen berbereko ermita inguruan. Erromeria egun horretan, eguerdi aldean, aurreskua edo soka-dantza dantzatzeko ohitura dago.

Lesakako dantzak
Noiz: 2025/07/07 08:30Non: Lesaka
Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak. 08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute. 10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, 12ak inguruan, Bandera dantzatzen da eta ondoren Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa abiatzen da. Prozesioa, Plazatik pasatzean zeharkakoa dantzatuko da eta prozesioan zehar ere beste behin dantzatzen da. Bigarren zehazkakoaren ostean prozesioa, dantzarien erritmora elizara bueltatzen da Fermin Zaindariaren irudia bertan uzteko eta ondoren guztiak Onin errekaren ertzera jeisten dira, bertan zubigainekoa dantzatzen baita. Amaitzean bandera dantzatzen da Onin errekaren zubi batean eta ondotik dantzariak Plaza Zaharrera gerturatuko dira makilgurutze eginez eta bertan udalbatzari zubia egiteko. Horrela, ikurra Herriko etxera igotzen duten. Azkenik, hirugarren eta azken aldiz dantzatzen da zeharkakoa. 18:00etan ezpata-dantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

Sanferminetako trokeo-dantzak
Noiz: 2025/07/07 14:00Non: Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute. Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte: Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Aitzindariak: Aitzina Biga
Noiz: 2025/07/12 21:00Non: Atharratze-Sorholüze, Errebotean
Ikusgarri honetan zuberotar dantza tradizionalak, dantza berriak, antzerkia, bertsoak eta kantuak izango dira. Aitzina Biga ikusgarriak 107 parte hartzaile bilduko ditu: 52 dantzari, 29 kantari, 9 antzerkilari, 2 bertsolari eta 15 musikari. 2006an Aitzindariak elkarteak, Zuberoako dantza taldeak batzen dituenak, Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar ari izan ziren dantzan, antzerkian edo kantan. Hari segida emanez, zuberotarren arteko trukaketen bultzatzeko, ikusgarri berri bat proposatzeko beharra sentitu dute 2025eko udaberrian.Aitzina Biga

Sanferminetako trokeo-dantzak
Noiz: 2025/07/14 13:00Non: Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute. Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte: Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Aurreskua
Noiz: 2025/07/16 12:30Non: Markina-Xemein
Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

Brokel-dantza
Noiz: 2025/07/16 18:00Non: Añorga
Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik.

Mairuaren alardea
Noiz: 2025/07/19 19:00Non: Antzuola
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.

Pastorala: Urrats kolektiboak
Noiz: 2025/07/27 10:00Non: Barkoxe
Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata... Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant. Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean.

Pastorala: Urrats kolektiboak
Noiz: 2025/08/02 20:30Non: Barkoxe