Noiz:
2026/02/27 20:00 ${linebreak}
2026/02/28 23:55
Non:
Bilbo, D8 Sorkuntza Faktoria
Adriana Bilbao eta Lucia Ruibal, Jesule de Utrera eta Jose Almarchari batu zaizkie emozioz, pasioz eta iratxoz betetako tablao bat eskaintzeko. Gau intimoa, flamenkoa bere egoerarik puruenean biziko duzuna, konpasaren indarrarekin eta tradizioaren sakontasunarekin.
Artistak:
- Dantzan: Adriana Bilbao eta Lucia Ruibal
- Kitarran: Jesule de Utrera
- Kantuan: Jose Almarcha
Noiz:
2026/02/28
11:00
Non:
Markina-Xemein, Xemeingo eliza
Herriko eragile, elkarte eta norbanakoek dantza, antzerkia, bertsoa eta musikan oinarri dituen artedrama osatu dute, libertimenduen egitura eta ezaugarrietatik abiatuta; Dibertimendue deitu diote. Xemeingo elizatik hasiko da.
Antolatzaileak:
- Zerutxu Dantza Taldea
- Abarka Antzerki taldea
Laguntzaileak:
- Uhangon Kulturgunea
- Markina-Xemeingo Udala

Noiz:
2026/02/28
17:00
Non:
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
*Bi saio: 17:00 eta 18:30.
Bizitzari hasiera emateko erritual gisa eraikitzen da. Mimesis dantza-ikuskizuna, non musikak, argiak eta mugimenduak haurren prozesu kognitiboari erantzuten baitiote. Espainiaren eta Alemaniaren artean egindako nazioarteko ekoizpen zaindua da, ideia jakin batetik abiatzen dena: imitazioa munduarekin harremanetan jartzeko bidea da. Zer ikusi, hura errepikatu; errepikapena dugu gizakiok ikasbide.
Publikoa agertokiaren inguruan paratuko da, 360 gradutako buelta eginez, arreta eta aurkikuntza bultzatzen dituen espazio malgu batean.
- Ideia, koreografía eta antzezleak: Estrella García, Miguel Quiroga
- Zuzendaritza artistikoa: Estrella Quiroga
- Musika originala: Miguel Pérez Iñesta, Emmanuelle Bernard
Noiz:
2026/02/28
20:00
Non:
Amurrio, Amurrio Antzokia
Noiz:
2026/02/28
20:00
Non:
Gasteiz, Baratza Aretoa
*2026ko Bertako Fest jaialdiaren barne.
Deskantsu barik behar ta behar in eben emakumeen gorputzez osatutako lekue da Txatxara. Bapez ta dana pasetan dan babeslekue. Beko sue usiñe dekona. 26 kilo pisetan deuena. Inbisiblea dan lekue da Txatxara, errekan limiteatatik eskapetan dana belarrire kantetako ez ahaztuteko. Txatxara amaman arreoa da. Herentzie. Ganean beti eroango dogune.
Gure antziñekoak iñongo errekonozimendu barik indako zaintza lanetan inspiratute, Patas de gansa Kolektiboak errekan garbitzutearen bizipenak batu eta transformatu deuz afektu eta transmizio espazio bat eskaintzeko, hainbeste pisu euki zeuen lana ez ahaztuteko.
Fitxa artistikoa:
- Ideia: Patas de gansa Kolektibo
- Zuzendaritza artistikoa: Iratxe Bilbao
- Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Bilbao eta Leire Sanjurjo
- Sortze-prozesuaren akonpainamendua: Atic S. Deba
- Soinu espazioa: Mikel Bilbao
- Ahotsak: Hortensia, Miren, Dolores, Rosalia, Fany, Cruz, Conce eta Maria.
- Jantziteria eta eszenografia: Patas de Gansa eta Ahida Agirre
- Irudiak: Ahida Agirre eta Esaú Nava
- Diseinua: Eider Garcia
Noiz:
2026/03/01
09:00
Non:
Altzai-Lakarri
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Noiz:
2026/03/01
10:30
Non:
Baigorri
Baigorrin libertimendua egingo dute; 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Noiz:
2026/03/01
18:00
Non:
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Jone Uria eta Olatz Leturiaga.
Noiz:
2026/03/03
20:00
Non:
Bilbo, Euskalduna Jauregia
New Yorken sortutako Txinako dantza klasiko eta musikako lehen mailako konpainia da Shen Yun Performing Arts. Txinako dantza klasikoa, dantza etniko eta folklorikoak eta istorioak kontatzen dituzten dantzak eskaintzen ditu, orkestra baten eta bakarlari kantarien laguntzaz. 5.000 urtean, jainkotiar kulturak Txina lurraldean egin zuen loraldia. Musika eta dantzaren bitartez, Shen Yun kultur loriatsu hori berpizten ari da. Shen Yun, edo 神韻, "izaki jainkotiarren edertasuna dantzan" gisa itzul daiteke.
Edertasun bikaina eta istorio inspiratzaileak
SHEN YUNek, bere ikuspegi artistiko paregabearekin, antzerki-esperientzia dimentsio anitzeko eta inspirazioz beteriko bidaia bihurtzen du, gizateriaren altxor handienetako baten bidez: Txinako bost milurteko kultura tradizionala.
Sartu filosofoek eta poetek unibertsoaren Daoarekin edo "Bidearekin" harmonia bilatzen zuten mundu batean. Neskatxak etereotasunez dantzatzen eta jeneralek atletismo leherkorrez borrokatzen zuten tokian. Balio eta bertuteari buruzko istorio denboragabeak sortu ziren lekuan. Zerua eta lurra gurutzatzen ziren lekuan, non magia ere posible baitzen. Munduko arte-forma zaharrenetako batekin —Txinako dantza klasikoa—, multimedia-efektu berritzaileekin eta jatorrizko orkestra-lan guztiz berriekin, Shen Yunek atari bat irekitzen dio edertasun liluragarri eta jakinduria agerikoaren zibilizazio bati.
Presta zaitez arnasa kentzen utziko zaituen esperientzia baterako.
Noiz:
2026/03/04