Noiz:
2026/02/21
10:00
Non:
Añorga
Goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Karmengo Ama eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia.

Noiz:
2026/02/21
10:00
Non:
Iruñea
Libertimendua eginen dute Iruñeko Arrosadia auzoan, inauterien baitan. 10:00etan hasiko da kalejira Bardenas ostatutik, eta zenbait lekutan eginen dituzte geldialdiak: Pico de Ori estankoan, Hegoalde ikastolan eta Lagun Zaharrak elkartean. Plaza hartzea 12:30ean izanen da, Manuel de Fallan.
Noiz:
2026/02/21
11:00
Non:
Sanfuentes
Goizean, kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.
- Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, zaku-dantza da, bertan mozorroek makilekin saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
- Eguerdian, bazkaria egiten dute eskean lortutakoa partekatuz.
- Arratsaldean, pertsonaia guztiek desfilea egiten dute
*bi larunbatetan ospatzen da jai, batean Gallartan eta bestean Sanfuentesen.
Noiz:
2026/02/21
15:30
Non:
Errenteria, Niessen Kulturgunea
U-Battle dantza urbanoen freestyle ekitaldia da, non estilo ezberdinetako dantzariek beren sormena, nortasuna eta dantza-hizkuntza inprobisazioaren bidez adierazten duten. Ekitaldian popping, hip-hop, waacking, breaking eta house dance estiloetako dantzariak ezagutzeko aukera izango dugu, bakoitzak bere estiloa eta energia eszenatokira eramanez. Battle edo freestyle txapelketek inprobisazioa dute oinarri, eta horrek dantzariei askatasun osoz eta modu artistikoan adierazteko aukera ematen die. Txapelketa bi modalitatetan antolatuta dago: 2 vs 2 AllStyle (Hip Hop & Funk Styles music) Jam Battle (Dantzatzeko, konektatzeko eta ondo pasatzeko jam ordubete inguruko jam bat da. Amaieran, 8 dantzari izango dira aukeratuak txapelketa berezi batean parte hartzeko).
Noiz:
2026/02/21
17:00
Non:
Bakio
Goizean auzorik auzo ibiliko direla anarruak herriko baserrietatik errondan
Arratsaldeko 17:00etan, frontoialdetik hasita, moila puntaraino izango da kalez-kalekoa.
Geldiuneak egingo dira zahagi-dantza eta anarruen zortzikoa dantzatzeko, Tabernaldeko frontoian bertan, udaletxeko plazan eta Arezabaleko plazan. Azken honetan emango zaio amaiera, Joseosturen erretzearekin.
Noiz:
2026/02/21
18:00
Non:
Arrangoitze, Natura Antzokia
Mutxikoak Jauzi eta Hiru taldeak alaiturik.
Noiz:
2026/02/21
19:00
Non:
Tolosa, Topic
Uran-zu, euskal musikari begirada poliedrikoa ariketa artistiko eta interpretatzailea da, gure lurraldearen konplexutasunera eta aberastasunera mugatuta dauden baina elkarren aurkakoak diren bi tradizio ondoan jartzen dituena. Dantza eta perkusio tradizionala ez dira ilustrazio gisa aurkezten, akordeoiaren soinuaren luzapen gisa baizik, akordeoiak igarotzen dituen mundu estetikoen arteko zubi gisa.
- Manu Gaigne (txalaparta, perkusioa)
- Iñaki Alberdi (akordeoia)
- Leire Romero eta Aiert Beobide, Haatik dantza (dantzariak)
Noiz:
2026/02/21
19:30
Non:
Saratsu
Noiz:
2026/02/21
19:30
Non:
Donostia, Gazteszena
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak:
“Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? …zer egin, norantz jo, nola egokitu?”
Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.
Argazkiak: Aitziber Orkoloaga, Nagore Legarreta.
Noiz:
2026/02/21
19:30
Non:
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarria.
El Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia – Erisioni delakoak, Kaukasoko folklore-talderik zahar eta historikoenak, Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarri bat eskaintzen du, bere dantza ikusgarria eta musika ederra uztartuz. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik ondo zaindutako dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen sorta zabala interpretatzen dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatuz.
Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute —horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak—, baina baita historian zehar bildutako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala babesteko eta biziberritzeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere —UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du—.
Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker —panduria, chonguria, dolia edo salamuria, adibidez—, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari. Dotorezia, energia eta emozioa uztartzen dituen esperientzia artistikoa da horren guztiaren emaitza, Kaukasoko antzinako arimarekin lotzen duena ikuslea.
Talde honek bira arrakastatsuak egin ditu mundu osoan zehar, eta emanaldiak eman ditu Parisen, New Yorken, Moskun, Pekinen eta Madrilen, besteak beste. 2002an Urrezko Diskoa jaso zuen Parisen, eta «Chakrulo» abestiaren interpretazioa NASAk Voyager zundan sartu zuen —1977an bidali zuten espaziora—, giza kulturaren erakusgarri. Kantuaren eta dantzaren bidez, Kaukasoko tradizioak eta balioak modu argi eta hunkigarrian transmititzen ditu taldeak; Georgia oso harro baitago horietaz.
Antzezleak:
- Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia - Erisioni.