Dokumentuaren akzioak
Agenda

Altraste Danza: El bolero
Noiz: 2025/07/19 19:00Non: Arrigorriaga, Pergola
*Arrigorriagako Madalenak jaiak 2025 programaren egitarauaren barruan. Diotenez, 10 minutuan behin Ravelen Bolero piezaren bertsio bat entzuten da munduan. Hala, Zuriñe Benaventek aurkeztuko digun lan honekin erroetara itzuliko da, errotik lan egitera, gehigarririk gabe. "Neure ibilbide artistikoan nagoen puntuan, gorputzera bueltatu behar dut eta gorputzetik lan egin, jatorrira itzuliko banintz bezala, nire lanbidearen zergatira, errotik lan egiteko, gehigarririk gabe, apaingarririk gabe, bakar-bakarrik gorputza erabilita, soinuarekin, musikarekin zuzeneko lotura izanik".

Mairuaren alardea
Noiz: 2025/07/19 19:00Non: Antzuola
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.

Haurren aurreskua
Noiz: 2025/07/20 12:00Non: Ordizia, Plaza Nagusia
Haurren aurreskua Ordiziako Plaza Nagusian eguerdiko 12:00etan.

Tio Teronen semeak: Haurreskolari
Noiz: 2025/07/20 20:00Non: Aretxabaleta,
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!

Haatik: Errimak bi oinetan
Noiz: 2025/07/21 21:00Non: Donapaleu, Saint-Louis gela
*Ibilki programaren karietara. Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziaraziz. Zuzendariak: Aiert Beobide, Unai Elizasu Koreografia: Talde sorkuntza Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala Aurkezle eta gai jartzailea: Unai Elizasu Testuak: Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez Musika: Igelaren Banda, Bixente Martinez, Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo, Anne Jauregi. *Donapauleko Herriko Etxea eta Argitze elkartearekin partaidetzan.

Emakumeen soka-dantza
Noiz: 2025/07/22 20:00Non: Otxandio
Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek. 1980ko hamarkadan Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/07/24 19:00Non: Garai
Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa altxako dute eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken entsegua egingo dute, dantzari-dantza eta erregelak.

Kresala: Hiru
Noiz: 2025/07/24 21:30Non: Hernani
Elkargunerako espazioa den itsasoari irekitako oroigarri klasikoen plaza batetik, hiru eskultura sortzen dira itsasoan eta mendian ezarritako hiru harkaitzetatik. Hiru dira harkaitz bakoitzean sartzen diren besoak; hiru besarkatzen dituzten espazioak definitzen dituzten besoak eta “haizea orrazten” dutenak; eta hiru mugan hitz egiten duten elementuak: lurra eta harkaitza, itsasoa eta olatua, zerua eta haizea. Dantza, eskulturaren antzera, Kuroien greziar arte arkaikoko geometriatik datorren eta zati baten instant bateko abstrakzio liriko latz batera doan adierazpen metagarrira egokitzen da. “Hiru”, dantza, musika eta poesiaren txirikordatze bat da non
metamorfosian bibratzen duen obra bat bezala grabitatzen duen, “bere ahotsa” ateraz aromak lotuz eta gurutzatuz; Haiku japoniar batean bezala, erritmo sotil, intimo eta delikatuko keinuekin.
Esnaola, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo, Marina Arruabarrena, Aitor Egaña, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Jone Muniategiandikoetxea, Harkaitz Ardanaz, Lide Muniategiandikoetxea.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/07/25 10:30Non: Garai
Dokumentuaren akzioak