Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan saio berezia Sergio Cobosekin Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan saio berezia Sergio Cobosekin Bergaran

2015/01/27 01:45
Herrixa Dantzan saio berezia Sergio Cobosekin Bergaran

Sergio Cobos dantza-maisu eta musikaria

Otsailaren 8ko Herrixa Dantzan hileroko saioa berezia izango da Bergaran. Sergio Cobos, Galiza eta Portugaleko dantza-maisu eta musikaria Euskal Herrian izango dela aprobetxatuta, gonbidatu dugu dantzaldia berak zuzen dezan. Bere soinuaz, proposatuko ditu baltsak, mazurkak, eskotixak, Galizako edota Portugaleko dantzak, eta abarreko dantza goxo edota jostagarriak. Merezi du!!

2012. urtean ere izan genuen Sergio gure artean. Orduan Alentejoko 'Valsas mandadas' gidatutako bals kolektiboen gaineko ikastarotxoa eskaini zuen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, eta dantzaldia ere bai. Ezagutu zutenek oroitzapen ona gordetzen dute, eta gogotsu zeuden noiz itzuliko ote zen. Bada, hemen dugu berriz!

Sergio Cobos galiziarra da, musikaria, dantza-maisua, eta Portugaleko Alentejon bizi da azken urteotan. Bertan ere, Portugalen, tokiko musika eta dantza tradizionalak berreskuratzeko hainbat lanetan hartu du parte. Azkena, Aqui ha baile izeneko proiektuan, Alentejo eskualdeko dantzak jaso, doinuak CDan moldatu, eta dantzaldi eta tailerretan zabaltzen ari dira.

Bergarako dantzaldiaren bezperan, Sergio Cobosek Galizako jotaren inguruko tailerra eskainiko du Bilbon Aiko Taldeak antolatuta.


SERGIO COBOSEKIN DANTZALDIA:

  • NOIZ: otsailak 8, igandea.
  • NON: Zabalotegi aretoa - BERGARA
  • ORDUA: 19.00
  • SARRERA: 5,00 euro
  • ANTOLATZAILEAK: Herrixa Dantzan eta Bergarako Udala

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.