Dokumentuaren akzioak
Ballet Biarritzen Errauskiñe balletaren sortze prozesua zine aretoetan
Notas en movimiento, Ballet Biarritzek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Errauskiñe balletaren inguruko dokumentala urtarrilaren 30ean Donostiako Printzipe zinemetan proiektatuko da. Oskar Tejedorrek zuzendutako koprodukzio euskal-frantses honek Mandalain Ballet Biarritzen azken desafioa jasotzen du, hau da, Sergei Prokofieven Errauskiñeren prestaketa. Dantzari eta koreografoen lanaz gain, balleta laguntzen duen Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren zuzeneko musikaren prestaketa ere jasotzen du zuzendari legazpiarraren dokumentalak.
Ballet Biarritz eta EO-k 2013ko ekainean aurkeztu zuten ikuskizuna lehen aldiz Versaillesko musika eta dantza akademian. Notas en movimineto dokumentalak ordura arteko lana batzen du, hasierako ideiatik hasi eta taularatzera iritsi arte. Beraz, sormen-prozesua zein dantzari eta musikarien egunerokotasuna islatuko du. Honekin, zuzendariak ikusleari espektakuluaren barnealdea eta berau osatzen duten artisten bizitza gertutik ezagutarazi nahi dio. Artisten inguruan egon daitezkeen estereotipo finkatuetatik atera eta askorentzat ezezaguna den mundu hau ezagutzera eman nahi izan du dokumental honen bidez Oskar Tejedorrek.
Dokumentuaren akzioak