Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 21 eta 30 urte arteko gaztea bazara, ea eskaintza hau interesatzen zaizun!

Dokumentuaren akzioak

Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 21 eta 30 urte arteko gaztea bazara, ea eskaintza hau interesatzen zaizun!

Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 21 eta 30 urte arteko gaztea bazara, ea eskaintza hau interesatzen zaizun!

Iazko partehartzaileak eta Euskal Etxeko jendea aisialdia disfrutatzen Argentinako zelaian.

Egun gutxi geratzen dira, baina izen-ematea irekita dago oraindik –maiatzaren 5era arte- Villa Mariak antolatzen duen Anima Zaitez programaren izen ematea. Partehartzaileek Argentinako euskal etxe horretan, euskara, musika, dantza eta sukaldaritza tailerrak emateko aukera izango dute, uztailaren 5etik 21era.

Anima Zaitez programa, 2016etik Villa Mariako euskal etxeak antolatzen duen elkartruke proiektua da. Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzeko asmoz, proiektu horrek euskal kulturarekin zerikusia duten tailerrak egitera animatu nahi ditu partehartzaileak, nahiago duten arloan, euskara, dantza, euskal musika, edo sukaldaritza harremana dutenak. 21 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzendua, programa horrek uztailaren 5etik 21era Argentinara bidaiatzeko aukera duten gazteak bilatzen ditu.

Euskal etxearen 70. urteurrena ospatzeko hasi zen proposamen hori, Necocheako euskal etxeak 2004tik aurrera antolatzen duen Hator Hona proiektua oinarri hartuta. Deialdiak Argentinako euskal komunitateko kideak ezagutzeko aukera eman nahi du, distantzian euskal kultura nola mantentzen eta zabaltzen den ikusarazteko eta itsasoaren bi aldeetako esperientziak partekatu ahal izateko.

Proiektua Euskal Etxearen eraikinean egiten da, Villa Marian, Cordoban. 15 eguneko egonaldian, erakundeko gazteen familiek eskainiko dute alojamendua eta otorduak familiek nahiz euskal etxeak emango dituzte, aurten 3 (hiru) toki daude.

Gazteek honako baldintzak bete behar dituzte: Euskaldunak izatea, 21 eta 30 urte bitartekoak, euskara eta gaztelaniaz hitz egitea eta gutxienez honako bi arlotan ezagutzak edukitzea: euskal dantza, euskara, sukaldaritza eta euskal musika. Ez da beharrezkoa inolako diplomarik edukitzea, ezinbestekoa dena ezagutza horiek zabaltzeko gogoa da. Partehartzaileek aipatutako datetan Argentinara etortzeko aukera izan behar dute. Azkenik, Euskal Herrira itzultzean, jarduera ezagutarazi eta zabaltzeko laguntza eskatuko zaie. 

Gazteek Argentinarako hegaldia ordaindu beharko dute (joan-itzulia) eta baita bidai asegurua ere. Programarekin zerikusia duten gastuak euskal etxearen esku daude (otorduak, materialak, etab.), 15 egunetan zehar.

Informazioa eskatu ahalko da, bi helbidetara idatzita: //  (kopiarekin bidali) eta izena emateko galdetegia bete behar da.

Eskaerak 2019ko maiatzaren 5era arte jasoko dira, gero elkarteak ebaluatuko ditu eta emaitzak gure FanPagean eta e-mail bidez argitaratuko dira, maiatzaren 6a eta 13a bitartean.

ANIMA ZAITEZ! Jarri gurekin harremanetan! Jarrai gaitzazue gure Facebook eta Instagram kontuetan!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina

Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina