Dokumentuaren akzioak
Dantzxori Gure Aratusteak
Azkenik eta urte luzeko etenaldiaren ondoren, pasa den ostiralean, otsailaren 25ean, itzuli da Astrabuduara Dantzxori, Gure Aratusteak. Josu Murueta plazatik kalejira abiatu eta Jose Andres Mendiguren plazan eskaini dugu Dantzxori Gure Aratusteak", ondoren Erruki taldearekin erromerian bukatuz.
Euskal Herri osoko aratuste herrikoiak gure udalerrian antzezten urte asko eman ondoren, Erandion berezkorik ez genuela ikusi genuen, eta ordezkatuko gintuen inauteri baten bila ikerketa neketsua egin eta gero, Trabudu Dantzari Taldeak “Dantzxori-Gure Aratusteak” sortzea erabaki zuen.
Musika, dantzak eta antzezlan txiki bat sortu eta, 2018ko inauterietan, Dantzxori-Gure Aratusteak eman zituen lehen aldiz Mendiguren plazan.
Inauteri horretako protagonistak hegaztiak dira. Ezin zen bestela izan, Erandio, geografikoki, Txorierriko haranean kokatuta baitago. Emanaldia urtero negu gorritik babestera etorritako hainbat hegazti-espezie hartzen dituen gure hezegunean girotuta dago.
Kina, hemendik igarotzen ari den hegabera; Basandere, Kina gidatuko duen hezeguneko andrea; Jentilak, Druidak eta Sorginak...
Pertsonaia horiek lurra sendatzen saiatuko dira lozorrotik iratzar dadin, beren botere, dantza eta musiken bidez; eta bizipoza itzuliko diote hezeguneari, beste zenbait pertsonaiekin batera: Lertxuntxo, ingurumena adierazten duena; Txindorra, euskararen ikurra; eta Dantzxori, tradizioaren, jaiaren eta alaitasunaren ordezkaria.
Dantzxori-Gure Aratusteak inauteriak gure adinekoen jakituriarenganako begirunea adierazten du, eta baita ereitearen, hazkuntzaren, fruitua biltzearen eta ondo merezitako atsedenaren sasoiarenganakoa ere. Ingurumenarenganako, euskararenganako eta gure tradizioenganako begirunea.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Trabudu dantzari taldea
Trabudu dantzari taldea (Erandio)
trabududantzaritaldea@gmail.com