Dokumentuaren akzioak
Dantza eta osasunari buruzko hirugarren jardunaldia Donostian
Oihana Varelaren osteopatia eta dantzari buruzko klasea Gipuzkoako Dantzagunean. Argazkia: Gari Otamendi - dantzan.eus CC BY-SA
Dantzak eta osasunean arteko loturak aztertzeko jardunaldia antolatu du hirugarren urtez erreskan ADDEk, Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak. Aurtengo helburu nagusia da EAEko dantzari eta osasunari buruzko errealitateak behatzea. Horrekin batera, aurreko bi edizioetako ondorioak azalduko dituzte.
Zenbait ikerketak adierazitakoaren arabera, mugimenduan dagoen gizartea osasuntsuagoa, komunikatiboagoa, toleranteagoa, solidarioagoa eta ulerkorragoa da. Jardunaldiek helburutzat dute elkarrizketa teoriko eta praktiko bat sortzea, dantzak ongizate-iturri gisa duen potentzialari eta gizartean duen inpaktu terapeutikoari buruz hausnartzeko. Halaber, EAEn alor horretan lanean ari diren profesional eta terapeuten mapa osatzen asmoa dute antolatzaileek, baita dantzarekin eta osasunarekin lotutako irakaskuntzetako tituludunena ere, haien errealitateak, emaitzak eta ikuspuntuak ezagutzeko.
Egitarauan mugimendua oinarritzat duten lau praktika egingo dira, baita bi solasaldi ere, dantzak ongizate-iturri gisa duen potentzialaz eta gizartean duen inpaktu terapeutikoari buruz hitz egiteko.
EDT-3 DANTZA, TERAPIA, MUGIMENDUA ETA OSASUNA TOPAKETA
- Datak: irailaren 1etik 3ra
- Tokia: Victoria Eugenia antzokia, Donostia/
- Izen-ematea: info@addedantza.org
- Ekainaren 26tik uztailaren 23ra dago irekita izena emateko epea. Inskribatzean beharrezkoa da adieraztea zein praktika edo solasalditan eman duzun izena.
- Izen-ematea eta informazio osatua
Egitaraua
Irailak 1, ostirala
- 15:30, ongietorria, Klub Aretoa.
- 16:00-18:30, 1. Praktika: “Esperientzia somatikoa, mugimendua, eremua eta izaera”
- Gidariak: Ebi Soria eta Sirah Badiola.
- Tokia: Dantza gela.
Irailak 2, larunbata
- 9:30, hasiera, Klub Aretoan.
- 10:00-11:30, 1. Solasaldia: “Dantzako profesionalak bere gorputzaren kontzientzia ahalduntzeko duen beharra, bere osasunari eusteko eta gogoeta horrek dantza ikusteko modua nola alda dezakeen jakiteko”
- Hizlariak: Oihana Varela eta Maialen Araolaza
- Tokia: Klub Aretoa.
- 11:30-14:00, 2. Praktika: “Fasziak mugimenduan, emotigorputza”
- Gidaria: Mikel Aristegi
- Tokia: dantza-gela
- 14:00-15:30: Etena eta bazkaria
- 16:00-18:30, 3. Praktika: “Gorputza gure etxea, emozioak, sexualitatea eta desioak”
- Gidaria: Mar Sánchez Fraga.
- Tokia: Dantza gela.
Iraiak 3, igandea
- 9:30, Iritsiera, Klub Aretoan.
- 10.00-11:30, 2. Solasaldia: “Zer ahalmen terapeutiko du dantzak praktika gisa? Eta nolakoa da gizartean duen eragina?
- Hizlariak: Sirah Badiola eta Esti Olabarri.
- Tokia: Klub Aretoa.
- 11:30-14:00, 4. Praktika: “Esperientzia somatikoa, mugimendua, eremua eta izaera”
- Gidariak: Ebi Soria eta Sirah Badiola.
- Non: Dantza gela.
- 14.30, Agurra eta itxiera, Klub Aretoan.
Informazioa: ADDE
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Osadantzan
Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.
Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.