Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea josean fernandez Ordago Folk eta Bidabarri Dantza taldeek lan berria argitaratu dute

Dokumentuaren akzioak

Ordago Folk eta Bidabarri Dantza taldeek lan berria argitaratu dute

2017/12/28 17:40
Ordago Folk eta Bidabarri Dantza taldeek lan berria argitaratu dute

MAZURKAREN GRABAKETA

Zuian, 2017ko abenduaren 28an.- ORDAGO FOLK eta Zuiako BIDABARRI DANTZA taldeek elkarrekin egindako azken lana aurkeztu dute. “Zuia Mazurka” izenekoa, bideo formatuan dago eta Zuiako biztanle guztiei Gabonak zoriontzeko helburuarekin sortu egin dute. Horrexegatik, Zuiako Udalak eta Murgiako Batzarrak babestu dute. Zuia Mazurka dantza berri bat da, espresuki aukerarako sortuta, Jose Luis Cantabrana Ochoaren musikarekin. Bidabarri Dantza taldeko kideek egin duten koreografia ere berria da, erraza, ederra eta oso dotorea. Dantzariek bideogintzan biziki parte hartu dute, eszenografia, lokalizazioak eta jantzi ederrak zainduz. Bideokamara atzean, Oier Beldarrain gaztea egon da, honek jakin egin du airea eta dantza tradizionalaren idiosinkrasia lan honetan irudikatzen. Lana abenduaren hasieran grabatu zen Murgiako jauregi zahar batean. Elurra gonbidatu berezia izan zen. Jatorri poloniarreko dantza honen dotoretasuna ilustratzeko giro egokiena. Mazurka dantza mota, oso ezaguna eta Europa osotik hedatuta izan zen XIX. mendearen amaieran . Bideoa goza daiteke sare sozialetako eta hurrengo espazio webetan batez ere : www.bidabarri.com y www.ordagofolk.com.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

josean fernandez