Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Olentzero Orantzaro 1948an Leitzan

Dokumentuaren akzioak

Orantzaro 1948an Leitzan

2017/12/22 09:00
Orantzaro 1948an Leitzan

Leitza, Orantzaro, 1948.

Batean dotore-dotore ageri da Orantzaro, traje eta gorbataz. Bestean Aizkolari. Hurrengoan zezen itxuran. Olentzerok hamaika tankera hartu zituen Leitzan 1948ko eguberrietan.

Leitzako ALKEkoek Orantzarori buruzko 1949ko testu eder bat ezagutzera eman digute. 1949ko santiburtzietako festetako programan urteko gertakarien errepasoa egiten dute, tartean, aurreko urteko Orantzaroena. Honela deskribatzen dira "ni naiz" ezizenarekin sinatutako testuan 1948ko Gabonetan balkoietara atera zituzten hainbat Orantzaro:

"Ez dakigu Leitzako festen apasionatuak garelako edo Orantzaroak ipini zituztenak ados jarri zirelako horietan festak islatzeko; baina argi dago panpinen bidez festaen laburpena egin zela.

Elbarren, Artxikonea balkoian baserritarra eserita ikusi genuen, bizarra mozten, festetarako prestatzen. Pixka bat geroago, Gure-Etxean blusarekin agertu zen, zapia lepoan eta mila marradun galtzekin, festak ospatzeko prest hori ere. Zortziko familiaren etxeko aizkolariak festetako aizkolarien froga gogorarazi zigun. "Circulo"an, buruhandiak, mutikoei horrenbeste gustatzen zaien ikuskizuna ekarri zigun gogora. "Gaztelu" ospetsuak jarritako txistularia, herrian ditugun txistulari onen ordezkaria zen. "Kotek", Leitzako festen eta Aurreraren aldeko sutsuak, burua ateratzen zuen zezena zeukan jarrita. Ojalateroaren etxeko "amerikanoak" benetan ondo karakterizatuta Ameriketan bizi diren eta festetan etorri ziren leitzarrak ordezkatzen zituen. Eta azkenik, errota aldera joanda, gazte tristearen panpinak, festak amaitzean gazteak lur-jota geratzen diren egoera laburtzen zuen".

Leitza Orantzaroak 2015 Ezpata-dantzariak
Leitza, Orantzaroak, 2015. Argazkia: Leitzako Udala.

Hemen jatorrizko testua:

"No sabemos si porque somos apasionados de Leiza y de sus fiestas o porque los que colocaros los "oranzaros", se pusieron de acuerdo para reflejarlas en ellos, lo cierto es que vimos en sus figuras, el síntesis de las mismas.

Observamos en Elbarren, en el balcon de Artxiconea un casero sentado, afeitándose, que se preparaba para las fiestas. Poco después en Gure-Etxea aparecía con la blusa, pañuelo al cuello y pantalón mil rayas, dispuesto a celebrarlas bien. En casa de la familia Zortzico un aizkolari traía a nuestra memoria la prueba de hachas que tuvo lugar en las pasadas fiestas. En el Circulo, un cabezudo, nos recordaba el espectáculo predilecto de los muticos. El txistulari puesto por el popular Gaztelu, era reflejo de los que, y muy buenos, tenemos aquí. Coté, otro entusiasta de Leiza y del Aurrera, las tenía presentes un monumental toro que asomaba su cabeza. El "americano" de Casa del Hojalatero magnificamente caracterizado representaba a las numerosas leizarras, que residentes en América, nos visitaron en fiestas: y, finalmente marchando hacia el Molino la figura de un joven triste resumía admirablemente el estado de aplanamiento que le queda a la juventud, cuando las fiestas terminan.  NI NAIZ "

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Olentzero

Olentzero