Dokumentuaren akzioak
Dantzako errendimendurako eta lesioen prebentziorako, luzaketak bai ala ez?
Fisioterapeuta eta dantzazale amorratua naizen aldetik, gure dantza taldeetako errutinak eraginkorragoak egiteko prestatu dut aurkezpen hau, bi arrazoi kontutan hartuta:
1. Inertziaz egiten ditugunak aldatzeko erresistentziak handiak izan ohi dira (nahiz eta egokiak ez izan) eta jendearen onarpena oso garrantzitsua da
2. Gaiari buruzko hausnarketa kritikoak motibazioan eta exekuzio modu eraginkorrean eragin dezake.
Printzipioz, dantza taldeen testuinguruari begira egin dudan arren, edukia oinarrizkoa da eta plazako dantzetan ere aplikagarria da. Izan ere, ikuspegi klinikotik, oker ez banabil, desberdintasun bakarra, plazako dantzetan Gipuzkoako, Bizkaiko eta Zuberoako dantzak egiten ez dirala da. Beraz, plazako dantzetan murgilduta zaudetenok, adi bereziki Trizeps suralari dagokionez, eta ez hainbeste iskiokrural edo adduktoreei begira. Dena den, iruditzen zait, saioak progresiboak izanda aurkezpenean aipatzen dudan laburtze-luzatze zikloaren irizpidea (abiadura eta uzkurtze luzaera) errezagoa dela betetzen. Dena den, kontutan izan norberak dituen konpensazioak indar eta mugikortasun aldetik eta baita oreka aldetik, zuen zailtasunak hobetzeko.
Aurkezpena teknikoegia iruditzen bazaizue, lasai hartu. Ideia orokor batekin aski da. Aurrerago sortuko dugu bideoren bat hobeto azaltzeko. Bestalde, sakontzea nahi bazenute, informazio iturriak daude eskuragarri.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Maialen Araolaza
Profesionalki fisioterapeuta naiz, baina dantzan edo dantzak ikusten ere elikatzen naiz. Izan ere, osasuna eta dantza edarki uztartzen dira eta hori ikertzen ari naiz orain nere EHUko doktore tesian.
Neronek ere bizi ditut nire duda handiak (eta erresistentziak) dantza-talde eta ikastaroetan topatu izan ditudan ohiko luzaketa edo gimnasia-errutinekin. Iruditu izan zait aspaldiko fotokopiekin jarraitzen dugula, inertziaz.
Bitartean, nire fisioterapeutek nirekin erabiltzen dituzten teknika arinak eta gomendatzen dizkidaten ariketa arinak beste planeta bat dira. Esango dut, oso eraginkorrak beti. Beti on egin didate, berehala gainera.
Nire ezjakintasunetik diot, baina ematen du akaso 'zaharkituta' geratu den edo 'gaindituta' dagoen eredu zahar baten inertzian geratzeko joera badela.
Berriro diot, nire ezjakintasunetik ari naiz. Baina kontraesan horiek begi bistan ditut. Horregatik, interesgarria eta beharrezkoa ohiko ereduak eztabaidatu eta akaso egokiagoak izan daitezkeenak sustatzea. Zer/nola landu behar dugu, KASU BAKOITZEAN?
Irudizen zait badagoela lan bat egin beharra arlo honetan. Maialen?
Pozten naiz gaian interesa elkarbanatzea.
Egia esanda bi kontu daude: bat analitikoki, dantzaren errendimenduko jardun zehatzarekin lotutako gainkargako lesio edo lesio akutuak (horri buruz ari naiz bereziki aurkezpenan: zuntza hausturak, tendinopatiak, eta honekin lotuta beste lesio batzuk; eta beste bat gorputzaren antolaketa eta esfortzuaren kudeaketa, zeharka nahiko nukeena ere aipatu aurkezpenean. Lehenengoa gehiago landu den arren, arreta jarri nahi nuke gure gorputzaren pertzepzioan, eta ez hainbeste hanka noraino heltzen den balio kuantitatiboetan. Eta hori uste dut izan dela askotan ariketen eraginkoratunaren muga bat.
Nik uste oso inportantea dela inklusiboak izatea, DENOK lortu ahal izateko helburu bera: errendimendua eta prebentzioa. Izan ere, gure gorputza prest ez dagoena egiten saiatzeak lesioa ekartzeko probabilitate altua dauka. Eta era berean, ariketa inklusiboagoek dantzari guztiei emango diete errendimendua hobetzeko aukera. Edo hori uste dut behintzat. :-D