Dantzako errendimendurako eta lesioen prebentziorako, luzaketak bai ala ez?
Fisioterapeuta eta dantzazale amorratua naizen aldetik, gure dantza taldeetako errutinak eraginkorragoak egiteko prestatu dut aurkezpen hau, bi arrazoi kontutan hartuta:
1. Inertziaz egiten ditugunak aldatzeko erresistentziak handiak izan ohi dira (nahiz eta egokiak ez izan) eta jendearen onarpena oso garrantzitsua da
2. Gaiari buruzko hausnarketa kritikoak motibazioan eta exekuzio modu eraginkorrean eragin dezake.
Printzipioz, dantza taldeen testuinguruari begira egin dudan arren, edukia oinarrizkoa da eta plazako dantzetan ere aplikagarria da. Izan ere, ikuspegi klinikotik, oker ez banabil, desberdintasun bakarra, plazako dantzetan Gipuzkoako, Bizkaiko eta Zuberoako dantzak egiten ez dirala da. Beraz, plazako dantzetan murgilduta zaudetenok, adi bereziki Trizeps suralari dagokionez, eta ez hainbeste iskiokrural edo adduktoreei begira. Dena den, iruditzen zait, saioak progresiboak izanda aurkezpenean aipatzen dudan laburtze-luzatze zikloaren irizpidea (abiadura eta uzkurtze luzaera) errezagoa dela betetzen. Dena den, kontutan izan norberak dituen konpensazioak indar eta mugikortasun aldetik eta baita oreka aldetik, zuen zailtasunak hobetzeko.
Aurkezpena teknikoegia iruditzen bazaizue, lasai hartu. Ideia orokor batekin aski da. Aurrerago sortuko dugu bideoren bat hobeto azaltzeko. Bestalde, sakontzea nahi bazenute, informazio iturriak daude eskuragarri.