Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Manu Irastorza Euskal dantza diasporaren soka lotzeko: taller bat Argentinako Olavarrian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza diasporaren soka lotzeko: taller bat Argentinako Olavarrian

2022/11/23 08:25
Euskal dantza diasporaren soka lotzeko: taller bat Argentinako Olavarrian

Euskal dantza tallerra Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Argentinako Olavarría-ko “Gure Etxe Maitea” euskal etxean, diasporako zenbait euskal etxeetako kideek euskal dantza ikastaro batean parte hartu dute azaroaren 12 eta 13an. Hamar euskal etxeetako 30 bat partaide ziren, gehienak dantza taldeko arduradunak edo dantzariak.

Ikastaroa FEVA-k (Federación de Entidades Vasco Argentinas) antolatua zen, Josetxu Astolfi eta Manu Irastorza-ren eskutik. Biak dantzariak eta dantza taldeko arduradunak dira, Viedma eta Patagones-eko “Aberri Etxea”, eta Bahia Blanca-ko “Unión Vasca” euskal etxeetan hain zuzen. Emaitza oso baikorra izan da eta datorren urtean jarraitzeko asmoz dabiltza.

Euskal dantza tallerra Olavarria 2022
Euskal dantza tallerra Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izan da eta bi arlo nagusi izan ditu: dantza taldeetatik kanpo euskal dantza zabalkuntza, tresna integratzailea bezala, adin edo esperientzia mugarik gabekoa, dantza hizkuntza unibertsala ulertuta eta dantza taldeen ondarea soilik ez dela kontuan hartuz.

Argentinako euskal etxeetan egoera asko dago: dantza talde sendoak, dantzari txikiak soilik, esperientziarik gabeko helduak, edo dantza talderik ez. Ikastaroaren helburua tresna baliagarriak eskaintzea zen, partaide bakoitzak bere egoera propioari moldatzeko eta dantza bizitzeko mugak gainditzeko.

Euskal dantza tallerra Olavarria 2022
Euskal dantza tallerra Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Bestalde, bai dantza taldeko zuzendariak bai dantzariak komunikatzaileak direla kontuan hartuz, hizkuntza honen metaforaz ere aritu ziren, edozein mezu ematerako orduan hizkuntza honen klabeak ezagutzearen garrantzia azpimarratuz, batez ere dantza edo ikuskizun berriak sortzerako orduan. Gai hau irudikatzeko, soka dantzan murgilduz gain, sortutako beste bi dantza eredutzat hartu zituzten, haien sortzeko egoerak eta metaforak azalduz: Mixel Etxekopar-ren Jondane Johane,  eta Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregi-k sortutako Jaurrieta (edo Axuri Beltza).

Euskal dantza soka Olavarria 2022
Soka-dantza Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Bigarren arloa genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan zen, Oier Araolaza Arrieta-ren tesian oinarritua, baina Argentinarako euskal etxeetako prozesu historikoari egokitua. Emakumeak dantzatik urrunarazi zituzten prozesu historikoak aztertu zituzten: hasieran debekuen bidez, eta gero ukazioari eusten, emakumeek dantza egiten ez zutenik adierazi (eta sinistu) arte. Prozesu honetan soka dantzan oinarritu ziren, Euskal Herriko dantza estruktura zaharrenetako bat. Hauen metaforak aipatuz, horren eboluzioa (inboluzioa, alegia?) azaldu zuten: dantza soziala, kolektiboa, generorik gabekoa, dantzatuz parte hartzea helburua zuen dantza izatetik; dantza indibiduala, dantzari bakarrak egina, gizona, eta "dantzatua izatea" helburua zuen dantza izatera. Nazionalismoak zabaldutako eredu maskulino eta femeninoen eraikuntza ere aipatu zuten, ezpata-dantzari eta poxpolinetan gauzatuta, haien rolak eta paradigmak hausnartuz.

Euskal dantza soka Olavarria 2022
Soka-dantza Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Ikastaroen zati honen bukaeran, eredu hauek Argentinako euskal etxeetan izandako eragina aztertu zuten. Hau da, 100 bat urtez diasporak egindako bidea eta eragina errepasatuz, ereduak nola errepikatu edo moldatu ziren ulertuz, eta galdera bat mahai gainean planteatuz: Nola jarraituko dugu?

Bukatzeko, ikastaroari laburpen moduko itxiera emateko, esandako guztia soka dantza bat eginez laburbildu zen. Hor zeuden guztiak parte hartu zuten, bai dantzariek, bai FEVA-ko agintariek. Kalean egin zen, euskal etxe eta Olavarria-ko herriaren aurrean. Emakume bat izan zen aurreskua: Arantxa Anitua, FEVA-ko lehendakaria. Atzeskularia bertako dantzari bat. Biak dantzari “ohiak”, 20 bat urtez dantza egin gabekoak… bakoitzak bere modura egin zuen, gorputzari plazer hori berriro ematen, betidanik eta betirako dantzariak direla erakutsiz eta “ohia” hitza soberan dagoela agerian utziz…

Euskal dantza soka Olavarria 2022
Soka-dantza Olavarrian, Argentina, 2022-11-13.

Horrela bukatu zen, dantza hunkigarri batean ikastaroko mezu osoa laburbilduz, metafora batez, maite dugun hizkuntzan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Manu Irastorza

Manu Irastorza

Argentinarra naiz, Bahía Blanca-ko euskal etxeko dantzaria, Beti Aurrera dantza taldean.

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko lagunekin ere dantzatu izana.

Euskaldun-berria naiz, Lazkaoko Maizpide barnetegian ikasia, ta euskaltzalea, ahal den neurrian Argentinatik euskal kultura bultzatzen.