Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra Larraiza dantza taldeko txikien 50. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Larraiza dantza taldeko txikien 50. urteurrena

Larraiza dantza taldeko txikien 50. urteurrena

Larraizako txikiak, 1968.

Larrain-dantzaz hitz egin behar badugu, Lizarrako ondarearen altxor txiki horretaz, 1903ko abuztuaren 30 aipatu beharra dugu. Egun horretan Alfonso XII.aren bisita izan zen Lizarran eta lehengo aldiz dantzatu zen Larrain-dantza. XX. mendean forma hartzen joan zen, mende bukaerarako herri askotako plazetako ohiko dantza bihurtzeraino. Lizarratarrek urteetan zaindu duten dantza da, oso gure sentitzen duguna.

Demetrio Romano gaiteroaren eta Modesto Iribas medikuaren zuzendaritzapean 1903an dantzatu zuten gazte haien lanak jarraipena izan zuen. Urte batzuetan beherakada izan bazuen ere, gerra aurretik Eusko Etxearen bultzadari esker, berriro indartu zen taldea. 

Elizaga, Hilario Olazaran kaputxinoa eta beste hainbat musikariren oroimenari esker, 1933an, berriro dantza plazara ateratzeko gogoak piztu ziren Comité Pro Baile de la Era taldearen eskutik. Francisco Berueteren ahaleginak, dudarik gabe, zerikusia izan zuen larrain-dantzak berreskuratu zuen protagonismoan.

Larraizako txikiak, 1968ko maiatza.
Larraizako txikiak, 1968ko maiatza.

Udal dantzari taldearen urteak

Espainiako eta urrutiagoko hainbat txoko bisitatu zituen dantzari taldeak. Taldearen etorkizunaz arduratuta, Beruetek udala eta Lizarrako mendi klubaren arteko hitzarmen bat bultzatu zuen, dantza taldeak ordura arteko indarrarekin jarrai zezan. Efemeride horiek aurreko urtean ospatu genituen, Larraiza dantza taldearen sorreraren 50. urteurrenean. Bizirik zirauten bost bikote dantzari ziren: Arantxa Sadaba, Mª Puy Azanza, Mª Puy Adrian, Nico Garrues, Natividad Ansorena, Javier Sadaba, Juan Jesus Boneta, Jesus Galdeano, Andres Irisarri eta Tito Sanchez. Lehenengo emanaldia 1967ko apirilean eskaini zuten. Urte horretan dantzari berriak eta ohiak taldera batzen hasi ziren. Tomas Chasco, Javier Sadaba, Carmen Salmantino "Canaria" eta Piluca Echeverria aritu ziren irakasle-lanetan. Izen gehiago ere aipatu genitzake baina zerrenda luzeegia izango litzateke.

Haurren taldea

Urte horretan, baita ere, dantzak haurren eremura zabaltzeko ideia sortu zen, harrobia sortzeko asmotan. Tito Sanchezek hartu zuen ardura, Lizarrako eskoletan ibili zen gazteak eta haurrak dantza taldera batzera animatzen. Entseguak kartzela zaharreko kaperan egiten ziren (egun Gustavo de Maeztu museoa). Txikiek, Tito Sanchezen eskutik eta Rosi Vegaren eta  Mª Puy Adrianen laguntzaz hasi zuten ibilbidea.

Larraizako txikiak 1968 1
Larraizako txikiak, 1968.

San Jeronimo egoitzan egin zuten lehenengo ikuskizuna 1967ko azaroaren 30ean. Beraz, San Andres ospakizunean 50 urte bete ditu Larraiza dantza taldeko txikien taldeak. Egoitza zahar eta maitatuko 30-40 adineko izan ziren ikusleak, patroiaren festaz gozatu zuten eta umeei esker eta txalo ugari eman zizkieten.

Larraizako lehenengo dantzariak aipatu baditut, beharrezkoa ikusten dut txikien lehenengo ikuskizunean dantzatu zuten haurrak ere izendatzea, oraindik Lizarrako kalejira batzuk eta Larraineko balsa bakarrik dantzatzen zekizkitenak: Marian Echeverria, Isabel Lasheras, Mª Puy Aguirre, Glori Erdozain, Maribel Tellechea, Mª Puy Areta, Mª Jose Sanchez, Ana Arnedillo, Ana Echavarri, Florinda Aguirre, Mª Jesus Legaria, Mari Zabalen mutilak, Jose Angel Arnedillo, Toño Soravilla, Pedro Mª Goyache, Manuel Salguero, Vicente Salguero, Juan Jesus Sanchez, Jose Manuel Tellechea, Jose Manuel Muñoz, Luis Esteban Arnedillo eta Pachi Aguirre.

Larraizako txikiak 2, 1968.
Larraizako txikiak, 1968.

Orduan hasi zen txikien ibilbidea, ordutik txikien taldea presente izan zen herriko edozein festatan. Puiko Ama Birjinaren festetan arropa berriak estreinatu zituzten eta Lizarratarrek txikien taldea desfilatzen ikusi zuten herriko kaleetan. Taldearen ikuskizuna beste herrietara zabaltzen hasi ziren, Durangoko Euskal Jaian eskaini zutena esaterako. Durangon irakasle zebilen Lizarrako Estibaliz Vergararen eskutik, Nafarroako ordezkariak izan ziren Larraizako txikiak, ikuslea harritu egin zen txikien taldea gaiteroen doinuan aritzen zela ikusita. Dantzari txikiak, denborarekin, helduen taldera pasa ziren, herriko folklorearen transmisore izatera pasa ziren. Jarraipen hori dela eta oraindik bizirik dirau Lizarrako ondareak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Mugi arazi gintuen lehen arrazoia gure folklore aberatsa ezagutaraztea izan zen. Dantza jendearengana modu errazean hurbiltzea dugu helburu eta gure aitona-amonek herriko plazan dantzatu zuten hura dantzatzeko gai litekeen lagun taldea batzea. Dantza gorputz adierazpena ere badenez, sarritan mugitzeko lotzen gaituzten lokarriak apurtzen ere saiatzen gara beronen bidez.

Larrain-dantzaren inguruko interes eta lanketa bereziak garamatzan hariari tiraka bidezidor berriak aurkitzera garamatza etengabe. Honen eta aurretikoen erakusleiho izan nahi lukete hona ekarritakoek.

Jalgi dantza plazara! Anima zaitez!