Dantza proiektuak Kultur Eskolaren katalogora aurkezteko deialdia ireki da
12-16 urte bitarteko ikasleekin Gipuzkoako ikastetxeetan lantzeko dantza proposamenak aurkeztu daitezke martxoaren 31 bitartean Kultur Eskola programan. Aukeratutako proposamenak 2023-2024 ikasturterako Kultura Eskolaren katalogoan eskainiko dira, ikastetxeek ikasturte horretan garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten. Ekintzak eskola orduetan egitekoak izango dira, ikasle guztiei zuzendutakoak.
Kultura Eskolaren helburua da ikastetxeetan irakasten diren arte ikasgaien osagarri izatea. Horrela, katalogoan hainbat arte diziplinetako, tartean dantza, sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu; ikastetxeek aukeratu eta beren eskoletan txerta ditzaten.
Katalogoa etengabe eguneratzen
Deialdi honetan proposamen berriak gehitu ahal izango dira katalogora. Horrez gain, katalogoan eskaintzen diren jardueren aldaketak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko honen bidez: kulturaeskola@gipuzkoa.eus. Martxoaren 31tik aurrera ere, katalogoak irekita jarraituko du, kultura- eta arte-eragileek etorkizunean egingo diren deialdietan sartzea eska dezaten uneoro.
Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki katalogoan bi proposamen desberdin baino gehiago. Eguneratze horretan, baja emateko eskatu duten jarduerak kentzeaz gain, baztertu egingo dira azken bi ikasturteetan inoiz kontratatu ez diren jarduerak, edo, ikastetxeen aldetik kritika baxua jaso duten jarduerek ez badute gutxieneko puntuazioa lortzen.
Informazio gehiago: Kultura eskola jarduera katalogoan sartzeko irizpideak eta prozedura