Sauveur Harruguet: “Carnavaleri ehotze laudorioak”

2025/03/05
Sauveur Harruguet: “Carnavaleri ehotze laudorioak”

Gaur hausterre eguna dugu, Sauveur Harruguet-en (1871-1952) “Carnavaleri ehotze laudorioak” lanaren berri emateko pare-pareko eguna. Lan hau errauste asteazkenean edo irakurketa publiko batzuetan emateko idatzia baita. 1936an argitaratu zuen, ihauteriei buruzko hitzaurre batekin.

Donibane Garazikoa dugu Harruguet; musikaria, antzezlea, framazona, Gazteen Lagunarteko Elkarteko presidentea, arrantzalea, herriko hautetsia...

Ihautiri solas. Irudia: Sauveur Harruguet

Ihauteri askotan ohikoa da aurreko gaitz guztien errudun sinboliko bat aurkitzea eta leku publikoan erretzea. Garazi aldean pertsonaia horri San Pantzar deitu izan zaio. Sauveur Harruguetek, aldiz, Carnaval deitzen dio. Hitzaurrean, Harruguetek zehazten du zein testuingurutan laudorio horiek jokatzen ziren:

[...] Urtero, lehen egunetan, "bolante" graziosez jantzitako edo mozorrotutako mutilek denboraldi berria "santibate", "pastoral", eta "maskaraden" bidez ospatzen dute. Besta horiek, kasu gehienetan, urtean zehar herri bakoitzak eginen dituen tokiko pesten aitzinekoak dira. Garizuma datorrenean amaitzen dira. Herri batzuetan oraindik ere ohitura da Carnaval Errautsen asteazkenetan ehorzteko. Lastozko panpina bat hesola baten muturrean jarrita, eramaten dute karriketan zehar. [...]

Ihautiri solas. Irudia: Sauveur Harruguet

Ihauteri Solas-eko laudorioen bilduman, Harruguetek 16 testu biltzen ditu, berak egindako 17 marrazkiz osatuak. Testu bakoitza Ihauterien hiltzearen arrazoiak azaltzen dituzten orrialde bakan batzuetako eszena labur bat da, dela ehorzketako deklamazio moduan, dela heriotza-sententziara daramaten epaiketa moduan. Harrugueten testuen berezitasun nagusia erabiltzen diren hizkuntzetan datza. Testuak gehienbat euskaraz eta frantsesez dira, batzuetan espainolez, gaskoiez edo latinez, baina oso arraroa da esaldi oso bat hizkuntza bakar batean aurkitzea.

Ihautiri solas. Irudia: Sauveur Harruguet

Testu eta marrazki guztiak: Ihautiri solas, Carnavaleri ehotze laudorioak