Dokumentuaren akzioak
Emanaldiz betetako Eguberriak
Iragan Eguberriak bereziki lanpetuak ibili gara Iruña Taldean. Urteroko Iruñeko Alde Zaharreko Olentzeroaren kalejiran musikariek izaten duten emanaldiaz gain, aurten Iruñeko Udalak hiriko auzoetarako prestatutako kultur programaren baitan beste 4 emanaldi eman ditugu.
Abenduaren 24an, urtero bezala, Iruñeko Alde Zaharreko auzoan goizez ospatzen dute Olentzeroren kalejira. Auzokoen ospakizuna izanik, arratsaldean etorriko denarenean baino giro lasaiagoan ematen da. Gure fanfarrea bertan egon zen musikaren bidez giroa alaitzen. Horretaz gain, Aldezar elkarteko dantzari txikiek ere kalejiran zehar ematen dituzten dantzei musika jarri zieten.
Urteroko emanaldi horri, aurten Iruñeko Udalak antolatu duen "Gabonak auzoetan" programaren barruko 4 emanaldi batu zaizkio. Kultur programa hau abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra luzatu da eta bertan hiriko elkarte kultural ezberdinen eskutik izaera ezberdineko emanaldiak eman izan ditugu; dantzariak, fanfarreak, gaitariak, abesbatzak etab.
Gure kasuan hauek izan ziren egindako emanaldiak:
- Abenduaren 27an, Donibane auzoan, Iruña Taldeko dantzariak eta fanfarrea.
- Abenduaren 30ean, Erripagaina auzoan, Iruña Taldeko dantzariak eta txistularia.
- Urtarrilaren 2an, Alde Zaharrean, Iruña Taldeko dantzariak eta txistularia.
- Urtarrilaren 4an, Sanduzelai auzoan, Iruña Taldeko fanfarrea.
Hauek egun horietako argazki batzuk.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iruña Taldea
Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.