Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruña Taldea Biba Muskilak! Biba inauteriak!

Dokumentuaren akzioak

Biba Muskilak! Biba inauteriak!

2026/01/31 19:45
Biba Muskilak! Biba inauteriak!

Iruña Taldea. Animalien dantzak 2025

Iruña Taldeak plazaratzen dituen Animalien dantzek urtero iragarri izan dituzte inauteriak Iruñean, hauek iritsi aurreko asteburuan. Animalien dantzekin eta Margarito hartza lozorrotik esnatzearekin ematen diogu hasiera egunari; arratsaldean kalejiran iblitzen gara, Alde Zaharra alaitzen; eta eguna dantzan bukatzen dugu.

Iruña Taldea. Animalien dantzak 2025
Iruña Taldea. Animalien dantzak 2025

Orain arte Kauterak ospatu izan ditugu, eta kauterez jantzi izan gara ere. Azken urteetan apropiazio kulturalaren eta arrazekeriaren aferak sortutako deserosotasunak eta horren inguruan emandako eztabaidak direla eta, gaiari heltzea erabaki dugu, eta elkarte bezala, eraldaketa prozesu batean murgildu gara. Prozesu horretatik kimu berriak sortu dira.

Iruña Taldea. Kauteren kalejira 2025
Iruña Taldea. Kauteren kalejira 2025

Aldatu beharreko edukiak zeudela argi genuen, baino mantendu nahi genituen gauzak bazirela ere argi genuen: animalien dantzak, Margarito hartza, arratsaldeko kalejira, gaueko kontzertuak... Bestaren parte dira, eta gurekin mantendu nahi ditugu.

San Lorentzo kalea, gure kalea, antzina Burulleroen kalea zen. Burulleroak, oihal zein zakuekin lan egiten zuten pertsonak ziren. Artile-hondarrak, ahuntz-ilea eta espartzua landuz eta trabatuz, eguneroko bizitzarako oinarrizkoak ziren produktu erresistenteak sortzen zituzten, hala nola, zamak garraiatzeko zakuak, koltxoiak egiteko oihalak eta jantzi edo oihal oso latzak. Hari horretatik tiraka, trapu eta oihalekin janztea erabaki dugu, inauterien eta udaberriaren ikur diren koloretako oihalekin. Aurpegia estaltzeko, goizean karriketan dantzatuko duten zaldikoak eredutzat hartuz, lumaz apaindutako maskarak jantziko ditugu.

Eta, nola deituko diogu egunari? Nola deituko gara?

Muskila lorea atera aurretik dagoen kimua da, udaberria iragartzen duena. Guk, muskilen antzera, udaberriaren koloreen bitartez, urtero inauteria iragartzen dugu.

Iruña Taldea. Muskilak_testua

Fidatzen bazara jantzi maskarak eta batu zaitez Muskilekin batera kaleak hartzera. Gu inauteriak iragartzera aterako gara aurten ere, otsailaren 7an.

Iruña Taldea. Muskilak kartela 2026
Muskilak 2026 kartela

Biba Muskilak! Biba inauteriak!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.

https://sites.google.com/view/irunataldea/iruna-taldea