Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruinkokoa Heldu da Iruinkokoa!!

Dokumentuaren akzioak

Heldu da Iruinkokoa!!

2020/02/07 08:20
Heldu da Iruinkokoa!!

Afixaren egilea: Oier Zuñiga

Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!! 

Hauxe dugu programa:

9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak:

13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan.

15:00etan bazkari irekia

Gero gerokoak...

Bazkari irekia 

Bazkaria ere inauteriaren parte da, karrikaingurua edo Koko-mustra bezain garrantzitsua eta beraz, Iruinkokoko(ko) partaide guztiei ireki nahi diegu: Kokoxuri, Kokobeltz, musikari, bertsolari, jostun, laguntzaile, sukaldari... eta zuri ere bai, bistan dena!! Txartelak Karrikiri dendan daude salgai 15 euroko prezioan, edo kokoerritik kanpo etortzekotan, iruinkokoa[abildua]gmail.com helbidera idatziz ere gorde ditzakezue zuenak. Kasu toki mugatuak baitira, beraz, bizkor ibili!! 

Iruinkokoa 2019_01
Argazkia: Javier Tubia

Jauzi berri bat: Kaletarrak

Iazko asalduetan izan zen pintxo gehiegi jan zuenik eta beraz, digestioa egiten laguntzeko jauzi berri bat sortu dugu asaldu denborarako: Kaletarrak. Aurten amore eman eta jauzien urratsak markatuko ditugu baina bitartean trebatu nahi izatekotan, hementxe duzue gure tutoriala! 

Aitzina bietan

Laueta erdizka

Pika - Ebats luze - Ebats (x2)

Jauzi - Ebats luze - Ebats (x2)

Jauzi - Ebats luze - Eskuin - Ezker - Ebats (x2)

Lauetan erdizka eta hiru

Tira... saldoan espero zaituztegu otsailaren 23an!!

Eta ez bazatozte... zuetaz hitz eginen dugu ;)

*Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala 8 deialdiaren laguntza ekonomikoa izan dugu 2020ko Iruinkokoa muntatzeko.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iruinkokoa

Iruinkokoa

 Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna.

 

Argazkia: Javier Tubia

Gurekin harremanetan jartzeko:

Bloga: dantzan.eus/kidea/iruinkokoa

Tw: @iruinkokoa

FB: facebook.com/Iruinkokoa

Instagram: @iruinkokoa