Dokumentuaren akzioak
Sormenaz hiru hausnarketa

Sormenaren garrantzia. Umeek [gure ikasleek] sortzeko duten gaitasuna sustatu.
“(..) Sormenari eta malgutasunari tokia uzten badiegu, ongi eta gaizki kontzeptuak desagertu egiten dira hiztegitik, bakoitzak gauzak egiteko bere modua duelako.” (1)
Bernardo Atxagak
(...) jarrera edo ahalmen sortzaile hori helburutzat hartuta, badaude bi baldintza, nire ustez. Batetik, ikasten da sortzaile izaten idazten ikasten den bezala, edo hobeto esanda, kaligrafia ikasten den bezala. Hasten zara kopiatzen letrak, eta segitzen duzu eta ikasten duzu letrak egiten, eta, halako batean, letrak zureganatzen hasten zara, eta zure egiten dituzu. Pintoreek ere hori egiten dute, beste modu batera: hasten dira kopiatzen eta alfabeto bat ikastea bezala da, kasu horretan piktorikoa, eta apurka-apurka hori bereganatu egiten dute eta beren nortasunaren ezaugarri bihurtzen da. Beraz, alde batetik, umeak zer egin behar du sortzaile izatea nahi badugu? Entzun dezala musika, irakur dezala literatura, poesia, edo nahi dena; egin dezatela praktika bat horrekin, eta hala, bere alfabetoa ikasi. Hori da niretzat kaligrafia egitea.
Eta gero bigarren baldintza da funtsezkoena: denbora. Hori dena egin behar da denborarekin. Ez bada denborarekin egiten, ez badago halako hustasun sentsazio bat… Orain ere konturatzen naiz, sortzerakoan: ari zara ekinean, eta ezin; egun batean gelditzen zara, eta autobus batean zoaz, edo etxean zaude, eta ttak, sentitzen duzu, ‘hura egin nahi det’. Beraz nire ustez denborarena da funtsezkoa, eta hori da gizarte honek okerrena kudeatzen duen materia. Azkar baino, bizi gara erritmo gaiztoan. Agian erritmo horrek balio du asko beste ekintza batzuetarako, baina ideien konturako, sormenerako, poz hori eta alaitasun hori sentitzeko… horretarako ez. Eta eskolak nolabait hori gogoan hartu behar du.
Juan Jose Ibarretxek
Orain arte, gure sistemak akatsak zigortu egin ditu eta abilezietan oinarritu da, baina kontuz ibili behar dugu horrekin: teorikoek eta klasikoek esan izan duten bezala, "akatsa kanpoan uzten baduzu, egia kanpoan uzten duzu". Akatsak zigortzen badituzu, segurtasuna irabazten duzu, baina sormena mozten duzu.
ITURRIAK:
- "Psikogenesia" (Hik Hasi 35. monografikoa - 2023ko abendua)
- Bernardo Atxaga (Hazi Hezi 19. zkia - 2016)
- Juan Jose Ibarretxe - Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia ("Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" Hik Hasi 34. monografikoa - 2020ko uztaila)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Haurrak, haurrak...
Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.
Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.
Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...
Arduraduna: Patxi Montero