Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haurrak, haurrak... Piaget: "Haurrak ez dira helduen bertsio txikiak"

Dokumentuaren akzioak

Piaget: "Haurrak ez dira helduen bertsio txikiak"

2025/05/23 09:45
Piaget: "Haurrak ez dira helduen bertsio txikiak"

Irudia: Sofia Arostegi (100lengoaia11esperientzia.eskolatxikiak.eus webgunetik hartuta)

Haurrak ez dira 'helduen bertsio txikiak'.

Jean Piaget psikologoa haurarren garapen kognitiboaren teoriaren aitzindaria izan zen. Irakaspen hau eman zigun: haurrek euren pentsamendua eta munduaren ulermena lau etapa ezberdinetan garatzen dute; eta modu ezberdinean pentsatzen eta ikasten dute beraien garapenaren etapa bakoitzean.

Demostratu zuen, adibidez, logika (helduok ulertzen dugun modura) ez dela egituratzen hasiko hamaika edo hamabi urte bete arte, eta prozesu hau sendotzen joango dela hamalau edo hamabost urteen bueltan.

Halere, heldua bezalaxe, haurra ere izaki aktiboa da, eta bere aktibitatea bere barneko zein kanpoko interesen eta beharren araberakoa da.

Horrela bada, haurraren prozesu mentalen eta bere garapenaren gaineko ikerketak ez baditugu saihestu nahi, hauen arabera jokatu beharko genuke eta ikasketaren kalitateaz askoz ere gehiago arduratu.

Oso ondo dakigu ikerketa pertsonalaren eta bat-bateko nahiaren bidez bereganatzen diren ezagutzak hobeto barneratzen direla; eta gainera, ikasketa horretan zehar jarraitu den prozedura bizitza osoan izan daitekeela baliagarria. Horrela jokatuta, etengabe sustatuko dugu berezko jakinmina. Aldiz, metodo pasiboek geratu arazi edo desagertaraztea eragingo dute.

Bere ikasketa prozesuan parte hartzerakoan, ikasleak pentsatzeko gaitasuna garatzen du eta bere ideia propioak osatzen ditu, memoria hutsa lantzen edo kanpotik ezarritako ariketetara moldatu beharrean.

 

ITURRIA: https://100lengoaia11esperientzia.eskolatxikiak.eus/eu/haurrak/

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haurrak, haurrak...

Haurrak, haurrak...

Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.

Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.

Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...

Arduraduna: Patxi Montero