Dokumentuaren akzioak
Komunitatea, patxada eta sortzeko grina.

Ehun komunitarioaren indartzean ikusten du César Rendueles(1) filosofo eta soziologo espainiarrak irtenbidea bizitza hornitzeko, bai alderdi materialetik, bai zentzu aldetik.(bizitzaren eta humanitatearen zentzu-emate kolektibo hori da kultura, azken buruan).
Rol garrantzitsua joka dezake hor eskolako hezkuntza-sistemak [dantza-eskolak? dantza-taldeak?], distantzia laburrean, bakoitzak bere lekutik. Hain zuzen ere, buruz-buruko harremanak indartzeko gune garrantzitsua da: eskolako kideekin, eskola-komunitateko gainontzeko kideekin - hainbeste galtzen ari den adin desberdinetako jendearen arteko harreman aberasgarria erraztuz -.
Komunitatearen zabaltasuna eta inklusibotasuna lantzeko ere eremu pribilegiatua da eskola [dantza-eskola? dantza-tadea?]. Baina horretarao, segregazio mota guztiak saihestu behar dira, zorroztasun eta arreta bereziz. Era berean, eskola [dantza-eskola? dantza-tadea?] eragile izan daiteke eta izan behar du komunitatean: auzoan, herrian...
Indibiduazioa
(...) Noberaren interesen eta nahien arabera jokatzen dugulakoan, azkenan, inoiz baino masago gara gaur egun, berdinago: inoizko jende masa handienak partekatzen du egun bizimodu eta bizi-eredu bera; inoizko jende masa handienak partekatzen ditu desira eta nahi berak.
Azken finean, hainbeste estimulurekin (funtsean homogeneoak), hainbeste eginbehar, hainbeste 'iritsi behar', gure norberatasuna ezabatzen da; gure buru eta gorputzetik pentsatu eta sortzea.
Izan ere, norberatasun hori iristeko ezinbesteko baldintza da gure kabuz pentsatzeko gaitasuna eta aukera, pentsamendu kritikoa eraikitzeko gaitasuna eta aukera. Eta hori ez dugu iritsiko, batetik, humanitateen arloko ezagutzarik gabe, eta bestetik, munduari behatzeko eta ezagutza horiek geureganatzeko sosegurik gabe, (...) patxadarik gabe, astirik gabe, denborarik gabe. Azken batean, humanitateak, ezagutza-arloaz gaindi, ezagutza horiek eraikitzeko eta barneratzeko modu bat baitira: kontenplazioari lotuak.
Har beza (eskolak) [dantza-eskolak] logika produktibo homogeneizatzaile hutsetatik haragoko jendeak eratzeko xedea, haur zein gazteei norberatasuna eta beren kabuzko pentsamendua lantzeko tresnak eskaintzeko ardura: ezagutzeagatik ezagutzeko nahia, kontenplatzeko patxada, zein sortzeko grina.
ITURRIA: Idurre Eskisabel (kazetaria, Antropologian lizentziaduna eta EHUko irakaslea). 'Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi' jardunaldia (Hik Hasi, 2019-07-01) / Hik Hasi 34. monografikoa (2020ko uztaila).
(1) César Rendueles: filosofian doktorea, soziologia irakaslea, eta gaur egun CSIC-eko Filosofia Institutuko ikertzailea.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Haurrak, haurrak...
Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.
Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.
Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...
Arduraduna: Patxi Montero