Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haurrak, haurrak... Galderak...

Dokumentuaren akzioak

Galderak...

2025/02/04 09:45
Galderak...

Irudia: Geralt on Pixabay

"Nituen galderei erantzun nahian pedagogiaren barrunbeetan barneratu naiz. Bidean, erantzunen bila, galdera berriak sortu zaizkit. Eta ohartu naiz, bidaia batean bezala, helmuga baino interesgarriagoa eta aberatsagoa dela bidea bera.

Hor gabiltza neska-mutilei bizitza aurreratzen haiek galdetu eta pentsatu aurretik, jakinik ere ikaskuntza hoberenak galdera onetatik sortzen direla. Ba al dute denborarik galderak sortzeko eta egiteko? Ba al dakite / dakigu galderak egiten?

Ederra da bizitza norberak bere kabuz deskubritzea. Are gehiago, beharra somatutakoan maitasunez eta ulerkortasunez lagunduko zaituen norbaiten babesa sentitzen duzuenan.

Luzaroan zuen buruei [dantza-] eskola zer ote den galdetzea opa dizuet. Galdera, iparra non jarri erabaki eta harantz joateko maparik baliotsuena delakoan."

Arantxa Urbe Irazusta (irakaslea): "Galdera berriak behar ditugu" (Hik Hasi 293 / 2024ko abendua)

 

Galdera (zaharrak):

  • Zergatik datoz haurrak dantza-talde eta eskoletara?
  • Zergatik nahi ditugu haurrak dantza-talde eta eskoletan?
  • Zergatik nahi ditugu haurrak euskal-dantzan? (ez da galdera berdina)
  • Zein da gure azken helburua haurrekin euskal-dantzaren ibilbidean? Zein da epea? Eta tarteko helburu eta eperik finkatu al dugu, ibilbidearen progresioan?
  • Helburu horietarako, nola elikatu behar ditugu haurrak? Zer eman behar diegu 'jaten'? "Eman"... edo "eskaini"?
  • Ezagutzen al ditugu haurren adin edo etapa bakoitzeko gaitasun motoreak? Zer eska diezaiekegun, eta zer ez? Zein mugimendu aise egiteko gai izan daitezkeen, eta zeintzuk ez? Jabetzen al gara haur bakoitzaren garapenaren aniztasunaz?
  • Nola sentitzen du haur txiki batek fandango edo arin-arina, adibidez? Senti al dezake nik bezala?
  • Euskal-dantzako ibilbidean, erabakitzeko edo aukeratzeko eskubiderik aitortzen al diegu haurrei?
  • Nork marrazten du ibilbidea?
  • Zergatik, aukeratzeko / erabakitzeko sena indartzen zaienean (12-14 urte, topikoa), haur askok beste bide batzuk aukeratzen dituzte, euskal-dantzarena albo utzita?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haurrak, haurrak...

Haurrak, haurrak...

Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.

Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.

Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...

Arduraduna: Patxi Montero