Dokumentuaren akzioak
Haatik: Ur Bizitan
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukeraz diharduen gogoeta bat. Ez da ekintza huts eta anekdotikoetan oinarritzen den lana; jaki, jantzi edo kontsumo beharrei begira soilik. Bizitza beraren oinarri eta garapenean baizik. Gizaki eta natura baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen den alegoria bat da. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian utzi nahi dira.
Donostiako familia baserritar baten kontakizunak bultzatu du konpainia sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu ditu kideak. Baina batez ere, zer pentsa sorrarazi, eta garai haietako gertaeren inguruko jakin-mina piztuz.
Musika zuzenean
Musikagintzaren arlo asko lantzen dituen eta bere soinu banden ibilbide oparoagatik ezaguna den Pascal Gaigne izan da musika eta soinu espazioa sortzeko arduraduna.
Hiru musikarik osatutako soinu banda izango da eta Iñaki Dieguez akordeoilariak, Javi Perez pianojoleak eta Manu Gaigne perkusio-jotzaileak zuzenean eskainiko dute euren lana ikuskizunean.
Lan taldea
UR BIZITAN lanean, dagoeneko konpainian ezaguna dugun lan taldea aurkituko dugu: Iurre Aranburu, produkzio eta komunikazio arduradun izateaz gain, lanaren sorkuntzan ere oso murgilduta egon da oraingoan. Emanaldiaren ideia eta pasarteak finkatzen eta baita Ramon Garciarekin batera konpainiaren identitatearen zutabe garrantzitsua den eszenaren eta jantzien estetikaz arduratuz.
Konpainiak ikuskizunetan dantzari taldea mantentzeko apustua egiten jarraitzen du eta aurreko lanetan haien kalitateaz gozatzeko aukera izan dugun Amaiur Luluaga, Jon Arsuaga, Irati sorondo, Iñigo Etxeberria eta Libe Sukia ikusi ahal izango ditugu berriz oholtzan. Haietaz gain, gertutik jarraitzen ari dira ekoizpena ere Nagore Zabala, eta dantzari taldera berriki gehitu den Leire Romero ere.
Eta nola ez, aretoetara itzultzearekin batera Anartz Beobide batu da lan taldera ikuskizunaren argiztapena osatzera.
Dokumentuaren akzioak