Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia (H)Ik Dantza Ikasi, izen ematea irekia

Dokumentuaren akzioak

(H)Ik Dantza Ikasi, izen ematea irekia

(H)Ik Dantza Ikasi, izen ematea irekia

www.haatik.com

Haatik dantza konpainiak Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin, urritik maiatzera eskainiko du bigarren urtez (H)IK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa.

Aurreko ikasturtean izandako esperientzia ezin hobearen ondoren, ikastaroaren nondik norakoak ondo aztertu eta birplanteatu ahal izan ditugu. Eta ondorioz, helburu eta metodologia berriak finkatu. Besteak beste, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako formazio zehatzagoa prestatuz.

2019-2020 ikasturtean sorkuntza prozesu bat eramango da aurrera eta partaideen gaitasunez baliatuz eta berriak landuz, taldea bera izango da sorkuntzari bidea emago diona.

Ikasturtean zehar sortze prozesu horretan burutzen ari den lana publiko ezberdinekin konpartituko da, eta azken emaitza leku esanguratsu batean aurkeztuko da.

(H)IK DANTZA IKASI programa inguruko dantzariei motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoz sortzen da. Eta neurri batean bada ere, konpainia baten funtzionamenduarekin lan egingo dute parte-hartzaileek; helburu zehatzak dituzten klase eta sorkuntza tailerrak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta dantza lan baten sorkuntza bizitzeko aukera izanez.

Ikastaroa Haatik-eko kideek eskainiko dute Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan.

Informazio praktikoa

*Edozein zalantza edo argibiderako: haatik@haatik.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen  honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Orduz geroztik, Vitali Safronkine, Iker Arrue bezelako sortzaileekin herreman estua izan du Ilargiaren Malkoa edo Hormek Diote bezelako lan ikusgarriak aurrera eramanez. Eta taldeko dantzarien etengabeko formazioan sakondu Abhilash NingappaMiquel Barcelona, Laura Vilar, Janet Novas eta Laia Santanach bezalako koreografo eta irakasleak jasoz. 

2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bere lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes edo Musicalarue bezalako jaialdietan.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.