Carmen Larrazekin ikastaroa (H)ik Dantza landu programan

2020/11/12
Carmen Larrazekin ikastaroa (H)ik Dantza landu programan

Nicolas Ricchiniren ikastaroa atzeratzera behartutak izan ondoren, laugarrenarekin aurrera egitera doa Haatik Dantza Konpainia.

Haatikek, Gipuzkoako Dantzaguneak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako (H)IK DANTZA LANDU 2020 programaren barnean antolatu dugun bigarren ikastaroaren informazioa bidaltzen dizuegu.

Oraingo honetan Carmen Larraz izango dugu gure artean. Bera, Laida Aldaz eta Marta Coronadorekin batera, La Faktoria Choreographic Center sortu eta ko-zuzentzen du, formakuntza, sorkuntza eta ikerkutza zentroa.

Azaroak 21 eta 22, 10:30etatik 14:30etara. Ikastaro guztiak Gipuzkoako Dantzagunean (Errenterian) eramango dira aurrera. Bakoitzak 60euroko kostua izango du, 50 eurokoa ADDE edo ARTEKALE elkarteetako bazkideentzat. Ikastaroek plaza mugatuak izango dituzte eta izen emateak Haatik konpainiaren webgunean egin beharko dira.

Larrazek, gure gorputzak etengabe bulkada elektrikoak sortzen dituenaren ideian oinarrituz, ikastaroan mugimenduaren bidez energia zizelkatzeko aukerarekin jolastuko du. Magnetismoaren ideia hau erabiliko da lengoaia pertsonala sortzeko eta mugimenduaren bidez beste gorputzek elkarri eragiteko modu ezberdinak bilatzeko.

Izen ematea hemen.