Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza "Moor Krad" ikuskizuna estreinatuko du Ertzak

Dokumentuaren akzioak

"Moor Krad" ikuskizuna estreinatuko du Ertzak

2022/12/02 07:05
"Moor Krad" ikuskizuna estreinatuko du Ertzak

Ertza, Moor Krad.

Abenduak 9, arratsaldeko 19:30ean, Asier Zabaletaren konpainiak Moor Kraad  obra estreinatuko du Arriaga Antzokian. Dantza Garaikidea da ikuskizunaren lengoaia nagusia, azken hamarkadetako teknika berriekin uztarturik, hala nola, Krump, tutting edo dantza urbanoak, dantza garaikidearekin bat eginik.

Musika John Dowland eta Henry Purcell konposatzaile barrokoen aukeraketa bat da, elektronikaren bidez Marc Kanou musikariak gaurkotuak eta Iosu Ieregi abeslariak zuzenean kantatuak. Azpimarratzekoak dira eszenan bertan airez puztuko diren plastikozko tubo dantzari eta argiekin batera sortuko dituzten tranpantojo kuriosoak, erreala eta irrealtasunaren mugak lausotuz. Argiaren tratamenduak presentzia berezi bat izango du, ia monokromoa; Dantzarien gorputzei emango diegu nagusitasuna, erabiliko ditugun plastiko erraldoien eta argien bitartez gorputzen difuminatze bat lortuaz eta hauen erotismoa indartuz, eszena guztiak ezaugarri piktoriko nabarmenak hartuko dituelarik.

Ertza, Moor Krad
Ertza, Moor Krad.

Sinopsia

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du gu guziok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutzatzen ditugun gure alderdiez osatutako itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzten ebraien kontraesanak ezkutzatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteen begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat, eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat, eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Valerio di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Ieregi (abeslaria)
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin
  • Berezko musika: Marc Kanou (John Dowland eta Henry Purcell musikarien lanetan oinarritua)
  • Argien diseinua: Junky Mayo
  • Soinua eta teknika: Eragin Stac
  • Eszenografia: Pello Artola
  • Jantziak: Iosu Yeregui
  • Ekoizpena: Ertza Sorkuntza Artistikoa S.L.
  • Banaketa: Ines Bermejo

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.