Dokumentuaren akzioak
"Eresoinkaren itzalak" ikuskizuna aurkeztuko du Dantzazek Angelun urriaren 22an
Dantzaz konpainiak Eresoinkaren Itzalak ikuskizuna estreinatuko du heldu den urriaren 22an, Angeluko Quintaou Antzokian. Donostia 2016k antolatutako Eresoinka 1936-1939 erakusketaren barruan prestatu du ikuskizuna Dantzazek Martin Inthamoussu koreografioarekin. Haiekin batera Kea abesbatza garaikidearekin eta Inesfera artista bisuala aritu dira.
Gaur egungo ikuspegitik berraztertu du Dantzazek Eresoinka, mehatxuka ditugun gerra eta erasoak zein diren birdefinitzeko, “unibertsaltasunean euskalduna izatea” nortasuna uztartzeko erronkarekin. Gaur egun, kulturak eta arteak hainbat eraso jasaten dituzte, eta zalantzan jartzen da gizarteari egiten dioten ekarpena. Mundura iristear zegoen egoera berriaz ohartarazi zituen Eresoinkak bai Europa, bai mundua; baita artearen eta kulturaren bidez ohartarazi ere.
Eresoinkaren jardun-moldearen haritik, Eresoinkaren Itzalak ikuskizunak kantu korala, dantza eta mapaketa batuko ditu parerik gabeko lan batean. Proiektua Donostia 2016ren diru-laguntzarkein egin da, Corale proiektuaren barruan. Estreinaldiaren aurretik bi entsegu ireki egingo dira, Andoainen eta Angelun, urriaren 19an eta 21ean hurrenez hurren.
Eresoinkaren itzalak: estreinaldia
- Data: urriaren 22a, larunbata
- Tokia: Quintaou antzokia, Angelu
- Ordua: 20:30
- Informazio gehiago eta sarrera-salmenta
Entsegu irekiak
- Urriaren 19an: Andoaingo Bastero auditorioan, 20:00etan
- Urriaren 21ean, Angeluko Quintaou antzokian, 17:00etan
Sinopsia
Eresoinka XXI. mendean? Zein da gaur egungo guda? Eta gaur egungo nortasuna? Zergatik erronka honi baietza eman? Zergatik Dantzazek inbertitu behar du honelako proiektu batean? Gure ustez, Dantzaz garai honetako Eresoinka da, eta erabat lotura dago bere nortasuna gurearekin. Bizi garen garai hauetan, Artea eta Kulturaren aurkako etengabeko borrokan ari gara bizitzen, eta haien balorea kolokan jartzen da: zertarako balio du Arteak? Eta Kulturak?
Dantzaz aukerak irekitzeko jaio zen: aukerak gazteentzako, aukerak sortzaileentzako, aukerak komunitatearentzako, dantza erabiliz. 1936an, inbasioa zela eta, Europara eta Mundura jo zuten, eta hara joan ziren, hemengo nortasuna defendatzeko. Oraingoan, Europara eta Mundura jo dugu, eta honera etortzera gonbidatzen dugu, gure nortasuna defendatzeko.
Zein da orduan defendatzen zen nortasuna eta orain defendatzen dugun nortasunaren arteko diferentzia? Ba al dago diferentziarik? Hortxe dago gakoa. Orduko Eresoinka: Euskal dantza, euskal kantak eta arte plastikoa… Gaur egungo Eresoinka: dantza garaikidea, abesbatza modernoa eta mappina… arima bera mantenduz.
Fitxa teknikoa
- Koreografia: Martin Inthamoussu
- Aholkularitza musikala: Enrique Azurza
- Abesbatza: KEA
- Mapping: Inesfera
- Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Dantzaz
Dokumentuaren akzioak