Dokumentuaren akzioak
Sorkuntza koreografikoko 6 prozesu bideratuko ditu Atalak 2.0 programak
Atalak 2008an abian jarri zenetik, laborategi eta topagunea bilakatu da dantzaren balio berrienentzat. Errenterian errotutako plataformak, ekimen horren bidez, Sorkuntza Koreografikoko Zentroaren alde egindako apustua berresten eta sendotzen du. Bertan, 12 egonaldi artistiko hartzen dira urtean.
2017 urtean zehar Dantzaz konpainiako dantzariak beren zerbitzura izango dituzten sei euskal sortzaileak ondokoak dira: Marta Coronado eta Fabio Lopez (egonaldien aroa irekiko dute, otsailean), Mikel Aristegui eta Iker Gomez (maiatzean gonbidatuak Dantzazeko instalazioetara), eta Eneko Alcaraz eta Eneko Gil (azken sortzaile egoiliarrak, azaroan zehar). Formatu, lengoaia eta estetika-kode oso heterogeneoak hartuko dituzten beren proiektuek bozgorailu bat izango dute Donostia Kultura, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea, Malandain-Biarritz ZKN, eta Azkuna Zentroa osatzen duten hedatze-sareari esker.
Ikerketa eta entsegua dira Atalak plataformaren ezaugarriak. Ekimen horren bidez, Dantzazek sorkuntza koreografikoko mikroprozesuak bideratzen ditu eta hauek, beren aldetik, narratiba artistiko garai- kideak ikusleen esku uzten dituzte. Atalak, azken finean, bere burua edizioz edizio birsortzea lortu du, mugimenduaren arteek behar duten gunea sortuz. Gune horretan, nazioarteko hamabi dantzarik euskal dantzaren koreografo gazte ospetsuenekin lan egingo dute. Beren errepertorioak Dantzaz heziketa, sorkuntza eta entsegurako plataforma gisa dituen prozesuen memoria bizia dira 2008tik.
Astebeteko sei koreografia-lan
Otsaileko lehen bi astetan zehar, Dantzazeko dantzariek Fabio Lopezen eta Marta Coronadoren aginduetara lan egingo dute, mugimenduaren arteen inguruko bi ikuspegi oso berezi landuz. Sortzaile nafarrarentzat “lan bakoitza era pertsonalean aurkeztua izate hutsagatik beste lan guztiengandik bereizten bada ere”, Lopezek Yann Bouvard frantziarraren testu batean inspiratu da "arimaren”, hutsaren eta bakardadearen lan bat sinatzeko.
‘Bajo continuo’ eta ‘Aura’ dira, hurrenez hurren, beren lanen izenburuak. Lanak Dantzagunean, Gare du Midi-studion (Biarritz) eta Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan (Donostia) ikusi ahal izango dira otsailaren 16 arte. Maiatzeko lehen hamabostaldian Mikel Aristeguiren eta Iker Gomezen txanda izango da. Eta egonaldirako, ‘Neutrois’ eta ‘Heterotopía’ izeneko bi proposamen orraztu dituzte, zeinetan generoaren eragina edo dantzaren atzean dagoen espazio ikusezina ikertuko duten.
Aristeguik genero-rolak eta dantzan duten eragina ezbaian jartzen ditu eta dantzarien gorputza zehaztu gabeko generokotzat hartzeko gonbitea egiten digu. Gomezek, bere aldetik, sortzeko prozesuaren balioa aldarrikatuz, gorputzaren intuizioan eta sorkuntzarako gune gisa egiten duen ekarpenean sakontzea du xede; formula hori, nabarmendu duenez, “eraikitakoaren gainean eraikitzean” datza. Beren lanak Dantzagunean, Gare du Midi estudion eta Tabakaleran aurkeztuko dira maiatzaren 17a eta 20a bitartean.
Atalak 2.0 plataformaren beste helburuetako bat da dantza publikoaren esku uztea. Honela, entitate laguntzaile ezberdinetan programatuko diren ikusgarriez gain, Donostiako eta Bilboko kaleak dantzaren zerbitzura jarriko dira beste behin, Donostia Kulturak eta Azkuna Zentroak ohikoak ez diren gunetan eskainiko diren ikusgarriak antolatuko baitituzte. Aipatuak mugimenduaren arteek gertuko kulturari eta ikus- leak gertu izateko ekimenei egiten dieten ekarpenen adierazle dira. Azkenik, Eneko Alcarazek eta Eneko Gilek amaiera emango diote ziklo honi azaroan, bi proposamen landuz beren egonaldian zehar. Azken horien xehetasunak hemendik gutxira ezagutuko ditugu.
Aurkezpenak eta egonaldiak
Otsaila
- Urtarrilaren 30etik otsailaren 5era: Fabio Lopez
- Otsailaren 6tik 10era: Marta Coronado
- Aurkezpenak
- Otsailaren 13a (astelehena): Gipuzkoako Dantzagunea
- Otsailaren 14a (asteartea): Biarritz
- Otsailaren 16a (osteguna): Victoria Eugenia
Maiatza
- Maiatzaren 3tik 7ra: Iker Gomez
- Maiatzaren 10etik 14ra: Mikel Aristegi
- Aurkezpenak
- Maiatzaren 17a (astelehena): Gipuzkoako Dantzagunea
- Maiatzaren 18a (asteartea): Biarritz
- Maiatzaren 20a (osteguna): Victoria Eugenia
Azaroa
- Azaroaren 13tik 17ra: Eneko Gil
- Azaroaren 20tik 24ra: Eneko Alacaraz
- Aurkezpenak
- Azaroaren 27a (astelehena): Gipuzkoako Dantzagunea
- Azaroaren 28a (asteartea): Biarritz
- Azaroaren 30a (osteguna): Victoria Eugenia
Dokumentuaren akzioak